Eskoriatza (Gipuzkoa)

Mojetatik eskola nazionaletara aldaketa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-027-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Eskola nazionaletan askatasun gehiago zeukaten mojetan baino. Jolastera plazara irteten ziren. Eskola nazionaletan ez ziren hain zorrotzak, baina han ere jartzen zituzten zigorrak. Pertsona nagusiagoei errespetu handia zitzaien. Doña Rosina izan zen bere irakaslea.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta gero joan ziñenian monjetatik beste eskolara, nazionalera, ze aldaketa ikusi zenun? Ze zan, berdiña edo hobetuau?
-Libertade gehixau. Orduen be errekreo moruen edo mojetan be hor zan patixo bat, eta han patixuen egoten giñen. Baiña hor urtetzen zeuen plazara. Eta izeten zan, nik esaten dotena, gure ikestie izeten zan, ba klaro, danak batera emuten auien, esaten auenien maistriak: "Geografia", danok jarten giñen pillan. Eta ez zakixena be salbau eitten zan. Zegatik bestiei beitu ezkero, ahuai erain ezkero indda auen. Indda auen. Eta zan beste... honek zien...
-"Más rígidas"?
-Bai, honek zien "más rectas, más"... Harek be, han be, eskolan be repartiduten zien edarrak, Orduan "todo era palo". Reglia edo. Oin uste dot ez dabela zigorketan ezta ezebe. Baiña orduen maistrakin eskolan plazan gabitzela, bai igual ez dotsazun ixten persona nausixauai eskumia pasetako, ezta? Zu bazoiez zeu eta bera fan biher badau bestaldera, fan daixela. Ba enteretan bazan, orduen persona nausixek be esan: "oye que fulanita o menganita... a ver qué habia en la escuela, qué órdenes o qué..." Eta ya "pues tenías castigo". Maistriak be regliaz, ni akordetan naz beste batei ba emun bihar otsen, eta bestiek ipiñi auen txaketie burutik eta eskola guztien postaka [...], danak korrika hantxe eskolan. Baiña ha zan beste gauza bat.
-Eta zein zan zuen maestria?
-Doña Rosina.
-Hemen Eskoriatzakua zan?
-Ez, ez. Senarra zan Eskoriatzakua. Aretxaga. Horrek... arotzan anaia zan Aretxaga.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia