Merzedarietako eskolan zazpi urtera arte
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-027-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Mesedeetako eskolara astelehenetik larunbatera joaten ziren; ostegun arratsaldea izaten zuten jai. Eskolan zer ikasten zuten. Jaunartzea egin artean ibili zen mojetan eta gero eskola nazionaletara pasa zen. Berak zazpi urterekin egin zuen jaunartzea, baina bere lagun batek seirekin. Josten ere ikasi zuen eskolan eta mojek solfeoa ere irakasten zuten. Bera 13 urtera arte ibili zen eskolan eta gero neskame joan zen, baina batzuek beranduagora arte ikasten zuten.
- Proiektua: Eskoriatzako argazki fondoen dokumentazioa
- Elkarrizketatzailea(k): Leire Parra
- Data: 2005(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:03:25
- Erref: ESK-027/003
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Mojak
Transkripzioa
-Orduen ez zan izeten oingo moduko oporrik eta. Eguena, osteguna, atsaldia. Eta kitto. Bestela dana izeten zan... Jaia jai, e. Astien eskolako jai ostegun atsaldia. Ostegun atsaldia izeten zan eskola bakua.
-Zapatuen be faten ziñaten?
-Klaro. Aste guztia. Eguena ez, esaten dotena, ostegunien atsaldia jai.
-Eta klasien zer emuten zenun, goixetan "matemáticas", eta zer gehixao gogoratzen dozu?
-Bueno, bai. Irakurri, idatzi eta gero abestiren bat elixan monjakaz; abestiak. Ni monjatan egon nintzen lelengo jaunartzera arte. Gero handik ostien egon nintzen nazionaletan, plazan.
-Aranan.
-Aranan, bai.
-Eta zenbat urtekin ein zendun jaunartzia?
-Zazpi. Nire lagun batek ein auen xei. Horko... espabilladia zan eta. (...) Pilar, oso intimia da laguna, eta han dau, eta haretxek auken xei, gaztiena kuadrillatik haxe izen zan, baiña bestiok gauken zazpi.
-Eta gero egoten zan "Mis Labores"?
-Bai. Nik badauket neure aiztiek inddako uge-erropak be daukat monjetan bordetakuak, eta neuk be bai eitten nauen bordau eta errepasau. Klaro, tela bat eruten zauen eta eitten utsuen eurak artazixakin holan, "un siete". Ha ein biha zauen, ojo! Ebagixa, sietia hamen. "Una espiga" urten biha auen hor. Ha ez bauen urteten" a soltar todo. Otra vez a volver a empezar". Eta ojaliak eta bordau, punto de cruz, bolilluak be bai, nik ez nauen ikasi. Nik ikasi nauen "malla".
-Mailla? Eta hori zer da?
-Arrantzailien bezelako... Ez dakizu zelan arrantzaliek ibiltten dien ba hor. Ba nik hori ikesi nauen eskolan, gazte; pentsa, hamahiru urte arte egon nintzen eskolan. Hamahiru urtekin fan nintzen Arrasatera umezain.
-Hamahiru urtekin lanera orduan?
-Bai. Nik behintzat fan nintzen eta beste batzuk be antzera batzuk. Beste batzuk hamabost-hamaxei urtera arte be bai eskolan. Gu hemen monjetan gabitzela, gure doble edadekuek abitzen ondio eskolan.
-Luzaruan ikasten zan.
-Batzuk bai. Gero montau auien solfeua be monjak.
-Nibel zan, e, preparaziñua monjak.
-Bai, bai. Bi aizta zien monjak. Batak pianua eta bestia "como profesora" egoten zan.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!