Eskoriatza (Gipuzkoa)

Musikarako zaletasuna umetatik

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-016-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Umetan korora joaten hasi zen eta orduan organista zenak erakusten zien musika pixka bat. Musika Bandan ere hasi zen; txistua jotzen ikasi zuen. Inguruko txistulari ezagunak, etab.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta musikia be han ikasi zozun edo…?
- Musikia koruen. Koro parrokialera hasi giñen abotsa ona [euken…] edo belarri ona geunkenok, ba, ta harek zerak erakusten oskun bertako organistiek. Bai. Otxandixoko organistiek. Ta ha be kanpotarra zan, Lekeitixokue. Bai. Don Pedro Jauregi. Ha zan lehelengoko maixue musikan. Ta gero, ba, hasi giñen, ba, banda musikiaz ta banda musikatik txistulari zaharra be hil zan ta iñor ez euela txistularirik eta neu hasi nitzen txistu… ikesten. Ta pixkat holan…
- Zeure kabuz?
- Bai, sasi-txistulari izen naz ni. Maixo bako…
- Bai! Sasi? Oi sasi… Hoixe!
- Sasi txistulari. […].
- Baiña eskola onekue.
- […] ahalegiñe ein dou, ez holan aparteko…
- Asike, ikasi, zeure kabuz ikasi dozu, e?
- Bai, bai.
- Joe…!
- Klaro, lehen gehixenak autodidaktak.
- Klaro!
- […]
- Txistulari zaharrak han beste txistulari bat be, bat hil zanien beste bat euen, ta harek lehelengo notak eta gero, hoixe, Demetrio-ta juaten zien han bertako herriko jaixetan Aretxabaletako txistularixek, Oñatikuek, ta horrek erakusten ostezan soiñu batzuk eta danboliñe zelan jo ta… Hantxe egoten zien hiru egunetan, lau egun edo…
- A, bai? Han jaixetan, e?
- Bai.
- Ta orduen aprobetxetan zabien erakusteko zeuei…?
- Neuri erakusteko ta gero ya…
- Baiña hori Demetrio hori [entzuna da], Demetrio hori Aretxabaletako txistulari… bastante famosue edo behintzat entzunda…
- Hori oñatiarrak [dia horrek] izatez, oñatiarrak.
- Izatez oñatiarrak dia?
- Bai, bai. Demetrio Iriarte!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia