Eskoriatza (Gipuzkoa)

Eskola kontuak gerra garaian

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-016-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gerra zibila hasi zenean, eskolan zer ikasten zuten azaltzen du; Francoren aldeko kantak ikasi behar izaten zituzten. Gaztetan gau-eskolara joan zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta Otxandixon ze urtetararte juan ziñen hara eskolara ta…?
- Ba, eskolan… gerran emon gendun guk denpora gehixena. [Neukezan] trenta y seisien neukezan nik hamar urte, ta trenta y seisien hasi ta berrogei, cuarentararte edo, hamarretik hamalaure, pixkat ikesteko garaie euki gendunien, ba, “Cara al sol” ta “Por dios, por la patria, el rey” ta holako gauzak ikesi genduzen. Ta gero gabeko eskolan apurtxo bat. Gabeko eskolia emoten euien orduan, eskola-maixuei pagetan otsien sobresueldo bat edo, sueldo [txiki… zan] ta. Hasi nobienbrien edo hasi ta, ba, enero erdi-ingururarte edo, gabez, gabeko bederatziretatik…
- Gabeko eskolak?
- Gabeko eskolak.
- Fin-fin.
- Ordun ya orduko neskakin-ta hasitta gengozan, ba, ordun ezin gauza haundirik ikusi.
- Ya… Denboria pasau gehixao.
- Jolasien batzukin ta… zeoze gehitxuao… pixkat zentzun gehixao eukitten dozu ta ba… mutikotan baiño. Gero ordun, barriz, eskola-maixuek… ez die oingo moduen andereñuek hamalau, hamasei, hogeigaz ta; gure eskola-maixuek larogetaka eukezan bere azpixen. Pentseizu, larogeta ume hazteko…
- Ya… hainbeste gobernetako…! Puf!
- Haunditxuenak [ibiltzen] gindduzen txikixei erakusten; hamahiru-hamalau urtegaz ibilitte nao, ba, sesiño bat edo, hogei bat mutiko edo geure…
- […] eitten?
- … erakusten hori. […] ta larogetaka mutikuak… puo!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia