Eskoriatza (Gipuzkoa)

Doktrinaren garrantzia

Doktrinaren garrantzia <p>Erlijio kontuak; doktrinaren garrantzia. Jaunartzearen inguruko azalpenak. San Prudentzioko auzo-eskola; urtean behin inspektorea joaten zitzaien; sariak banatzen zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-014-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Erlijio kontuak; doktrinaren garrantzia. Jaunartzearen inguruko azalpenak. San Prudentzioko auzo-eskola; urtean behin inspektorea joaten zitzaien; sariak banatzen zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Relijiño kontuak eta, dotriñia eta. Hori guztiori imajinatzen dot San Prudentzion izango zala. Jaunartzia non ein zenduan?
- San Prudentzion, bai. Abariak emuten oskuen dotriñie, dotriñie sagraue zan orduan. Joe…, dotriñie, e, dotriñie ondo ikesi geuen guk orduan.
- Zenbat jaunartze egin zenduezen, bat ala bi?
- Nik… Uste dot bat hartu geuela, uste dot bat. Ez naz ondo akordetan, baiña. San Prudentzion zela hartu geuen komuniua akordetan naz ni.
- Bai?
- Eta konfirmaziñuaz be akordetan naz. Obispue etorri zan, Mateo Mujika izango zan, uste dot. Obispue etorri zan, ta… erdi billurrez, obispuekin, baakizu, erdi billurez zer esango ete oskun. Ta monagillo be ein bihar, ta… Baiña obispuekin, e, abadiekin letxe, ondo.
- Dotriñia esaten dozu ondo ikasi bihar zala?
- Bueno, bueno! Dotriñie ondo ikesi geuen guk.
- Ondo jakiten ez bazan, kalabazak emuten zittuen, edo?
- Keba. Nik eskolan esamiñaik-eta sekula ez neban euki. Guk ez geuen sekula esamiñaik euki. Urtien behiñ-edo Bergaako aiutamentukuok-edo etorten zien, orduen preguntan bat edo bi eitten zittuen, ezta? Zeoze preguntatearren, baiña premixuek ekarten oskuen. Premixuek, paketetxon bat-edo, pastelak-edo, hau edo, bestie edo, ekarten oskuen. Premixuek! Joe… Orduen ez zan ezer eoten-ta… Aldamenien zela guk geuken estankue, estankue ta tabernie, han gailletak eta saltzen zittuen, gailleta paketiek, kostetan zien txakur haundi bat, hamar zentimo, pezetien hamar zentimo. Eta guk harei pastelak esaten gutsen. Honek "galletas maria", ez dakitzu, baiña mariak ez zien; horrek beste luzenkok zien; baiña txakur haundi bat kostetan zien, eta guk jaixetan eukitten geuen pagia txakur haundi bat. Domeketan txakur haundi bat, etxien emuten oskuen txakur haundi bana; neri ta arrebiai txakur haundi bana. Ta takarraran fan ta pastelak erosi. Pastelak.
- Gauza haundixa.
- Eta oin gaiñera esaten dou, ezta, e, "joe, hareik oinguen aldien onak zittuan ta". Oinguek hobiek izengo die seguru asko. Seguru asko bai, txarrauek ez die izango oinguek. Baiña orduen ez auen-ta!
- Orduan premixuak Bergarako aiuntamentutik.
- Premixuek ekarten oskuen, bai. Zer ez dakit. Gero kantau eitten gauen, maistriek kantu bat erakusten… Ahaztute daukat. Eta ni kantuek goguen eukitten-ta ona naz, e! Nik lengo bertso zarrak-eta asko dakit, baiña asko.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia