Eskoriatza (Gipuzkoa)

Umetako oroitzapenak

Umetako oroitzapenak San Prudentzion jaio eta 1935ean Eskoriatzara joan ziren bizi izatera. Eskola kontuak; eliza ondoan zuten auzo-eskola. Irakaslea nolakoa zen; zer ikasten zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-014-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
San Prudentzion jaio eta 1935ean Eskoriatzara joan ziren bizi izatera. Eskola kontuak; eliza ondoan zuten auzo-eskola. Irakaslea nolakoa zen; zer ikasten zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, zu San Prudentzion jaixotakua eta lehelengo urtiak han ein zenduzen…
- Bai, hamar urte ta erdiaz etorri nitzen ni Eskoriatzara, hamaika urte kunplidu aurretik Eskoriatzara etorri nitzen. Eskoriatzara etorri gitzen el año… hogeta hamabostien, trenta y cinco. Gero treinta y seisien gerriek urten auen.
- Eta San Prudenzion juan ziñan eskolara?
- San Prudentzion, bai, bai, bai, San Prudentzion, honaxe etorri arte eskolara. Gero handik etorri nitzenien hona bilddurrez etorri nitzen ni. Gu, ba, baserrittarrak ez, baiña “rural”, ezta? Ta hona bilddurrez hamenguek asko gehixao jakingo dauela eskolie ta bilddurrez eskolara juteko.
- Eta San Prudentzioko eskolia zelakua zan edo nun zeuan?
- San Prudentzioko elix-onduen auen eskolie ta oin sozidadie [dao han], auzoko sozidadie eindda dauke. Soziedade edarra, e! Oso ona. Ta noixien behin juten naiz. Jun zan domekan be egon nitzen. Mezie entzun ta gero hango lagunakin hamarretakue ein ta musien ein edo…
- Zeozetxo…
- Ez gauen domekan musien ein ya jente geruao ta gutxiao… Zaharrak, badakitzu. Ni baiño zaharrauek eta, ba… Ez gauen musien ein, baiña hamarretakua ein gauen, ta…
- Ondo. Eta eskolia ze izaten zan neska ta mutillak batera?
- Bai, bai, bai, neska ta mutillak danak, San Prudentzion danak batera zan. Maistrie geuken, maistrie, ta gizona euken maistrue Bergaran.
- Eta maistria zelakua zan? Gogorra?
- Bueno, bai, belarrieskiñako batzuk eta emoten zittuen, baiña nik uste dot erakutsi ondo eitten auela, e? Guk, behintzat, nahikua ondo ikasi gauen, nahikua ondo. Nik eskolia gehixena, esateko, haintxe ikasi nauen. Gero hamen gerriek be urten auen ta… ba, San Prudentzion ikasi nauen nik eskolarik gehixena. Ta, bueno, nik “regla de tres”-ik eta holako puñetaik sekula ez dot ikesi, baiña problemak, lau operaziñoko problemak-eta eitten gustora ibiltten nitzen. Ona nitzen.
- Horretan, gaiñera, ona ziñan, ez?
- Bai, hortan bastante ona nitzen, bai. Dibujuen-ta oso txarra. Han ez geuen dibujorik-ta eitten sekula be, ta hamen eguenetan eitten zan dibujua, eguen atsaldien. Ba, katxondeo bat izeten zan, danak bata bestiekin ta “Eeee” ta. Nik ez nakixen ezta… bueno! Erredondo bat eitten be ez nakixen.
- Ta maistria ze zan kanpokua edo bertakua?
- Bai, ez dakit nungue zan. Ez dakit nungue zan.
- Baiña euskalduna edo…?
- Guk erderaz eitten gauen ta ez dakit euskeraz akixen. Ez dot pentsetan euskeraz akixenik. Gero uste dot Vitorixan hil zala ta ondio urte asko ez da hil zala, e? [Basiliza] Navarro. Bai, ta gizona zan maistrue Bergarakua don Inazio Zabala. Ba, eukiko zittuen… ez dakit nik, dozenerdin bat ume edo eukiko zittuen harek andriak. Ta gehixenetan, parto gehixenetan, geure amak asistiduta [auen]. Geure amak asistiduta [auen] partuek eukitten zittuenien harek. Bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia