Eskoriatza (Gipuzkoa)

Herriko pertsonai ezagunak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-007-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Oso auto gutxi. Don Jesús medikuak motorra zuen. Mediku, irakasle eta abadeei berorika egiten zitzaien. Herriko pertsonai garrantzitsuak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduen, medikuek-eta be ez zaukien automobillik. Ez? Medikue-ta be oiñez? - Medikuek be oiñez… Motorraz akordetan naz ni, Don Jesusek motorra euken. Orduen lehelengokuek motorrak eukiko euen. - Motorra euken? - Motorra, bai. Akordetan naz ni don Jesus motorrien etortzen zana. Bai. - Orduen medikue ta abadie ta dana “don” izeten zien, ezta? - Bai, bai, abadie eta medikue “don”. - Eta maistrue edo maistrie? - Bai, haik be “don”. “Doña Petrita” edo “Doña Maria” edo “Doña los que sea”, “doña” edo “don”. Lehen “don” ifintten jakuen. Bai. - Eta abadiei be “beroi” esaten jakon? - “Beroi”, abadiei “beroi”. - Bai, hori errespetuzkua izengo zan, ezta?

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia