Eskoriatza (Gipuzkoa)

Abadearekin izaten zuten harremana

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-007-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Abadearekin harremana. Txerria hiltzen zutenean, abadeari odolosteak eramaten zizkion eta ordainean "pezeta zurixa" (zidarrezkoa) ematen zion.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Abadiei “beroi”.
- Bai, hori errespetuzkua izengo zan, ezta?
- Errespetuzkue zan, bai. Orduen holaxe zalakotan. Ba, abadiai “beroi” esaten jakon betik. Onbre! “Beroi” hortik, “beroi” hemetik. Klaro.
- Eta eskuen mun-eta emoten jakon?
- Baitte.
- Bai, e?
- Bai, ni akordetan naz don Josei be zelan emuten gotsen. Txarrixe hiltten gauenien, ni akordetan naz ni neskatillia, eta guk beziño bixok txarrixek egun baten hiltten gittuen. Ta hori nire koñetie esan doten mojioi eta ni batera faten gitzen don Joseana eruten txarri-mortzillok.
- A! Eruen eitten zotsien?
- Bai, bai, guk eruten gutsen, nire neskatilla-denporan eruten gutsen. Eta, gaiñera, emuten oso ona zan. Pezetia, zurixa esaten jakon orduen, zidarrezko pezetia. Ta akordetan na´ ni gure koñetiei emungo otsen pezetie, ba, eskuetara. Ta gaiñetikue be jaten ta zera, baiñe pezetia. Ta orduen pezetia nok emuten euen? Orduen txarri-mortzilliekin zoiezenien be emuten baotsuen bost txakur haundi edo dezente zan, e!
- Eta hori propiñia izeten zan?
- Propiñia, bai. Ta gure koñetiei emuten otsen. Abade difuntuek niri —akordetan naz— hak abade difuntuek niri pezetie holaxe [ifiniko] ostan, apur bat bistan. Nik itten notsen ahalegiña! Pezeta barik etorri etxera…? Serixo esaten ostan ta, klaro, abade batek serixo esan ezkero…: “Ez badostezu ataraten, diru bae fan bihar dozu. Bestioi, ikusten dozu, Ixabelek hartute dauko. Baiña zuk ez badostezu ataraten…”, serixo. [Nere artien], hau dok ona! Ha pezeta barik etxera etortie zan ona! Badakitzu etxera etorri ta “Ama, beitu, don Josek pezetie emun…” zer zan ha? Pezetie orduen! Holaxe, apur bat itxiko osten, geru´ ta gehixao, geru´ ta gehixao… Ha zan ona! Berak gure ebenien soltetan osten ta eskutik ebatute ni. Eskutik larrei ebaketie be ez nitzen atrebiduten, ebatu biher… nik ibiltten nauen zera! Don Jose difuntuek… Makiña bat denporan, gaiñera! Bai. Bai, bai.
- Orduen, txarrixe hiltten zanien eruten jakon?
- Bai, bai, guk geuk eruten gutsen, gure beziño bixek nire… Gero ez, gero ez. Baiña nire neskatilla-denporan betik eruten gutsen.
- Ha ohitturie izaten zan edo obligaziñue edo?
- Ez, ez, obligaziñoik ez. Ez, ez, ez, ez.
- Obligaziñoik bapez…
- Ez, obligaziñoik ez euen.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia