Eskoriatza (Gipuzkoa)

Eskoriatzako ehulea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-003-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Linuarekin harilkia egin eta Eskoriatzara joaten ziren ehulearengana. Bertan oihala egiten zuen. Gerra garaian, dena errekisatuta zegoen, oihalik inon erosi ezin; berak zuen azkenengo zatia emakume bati saldu zion. Kirruzko piezak arriorako gordetzen ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta holaxen. Liñuek lan asko dako. Gero eruten gittuen, [pelotak in], egosi, madejak ein… harilkixe esaten jakon. [Bueltaka-bueltaka fan] katxarro bat, madejie sartu han ta obilluek eitten zien. Hareik obilluekin Eskoriatzara faten gintzen, ehulie euken izena. Honek bai ezautu dau.
- Nik ez dot [baserrikue esan], nik…
- Han telie eitten euen, makinie euken ta telie etaraten eben handik. Telie.
- Bestela ezin atara hemen telaik?
- Ez.
- Izarak eitteko ta alkondarak ta holako gauzak. Gerra-denporan, baneuken nik pieza bat etxien sobrauta, ta Eskoitzako andra bat etorri jaten —[ha be hil zan] ta—… etorri jaten aber salduko noskion zerak eitteko, frakak-eta eitteko. Tinttau, telaik ez euen orduen, dana rekisauta euen, dana zerrauta, ta ez euen, eta frakak [ein] ta eitteko telie […] saldu notsen. Bai. Ha pozik fan zan.
- Eta hareik gero, izerak eta horreik danak gorde eitten zien gero arriorako edo ze eitten zan?
- […]
- Kirruzko… bai, fiñenak bai, fiñenak gorde eitten zien, arriua edo batenbati erregalau edo eitteko. Bai. Bestela etxerako isten zien, etxien […]. Ohietan ifintten gittuen ta haik beruauek zien, baiña garbiketako latzauek.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia