Eskoriatza (Gipuzkoa)

Gariaren inguruko azalpenak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-001-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gariaren inguruko lanak: noiz erein; heldu; ebagi... Lasto batzea, ilundutakoan egiten zen. Azaoak lotzen zituzten bitartean, arrosarioa errezatzen zuten. Erabiltzen ziren tresnak. Errotak. Ogia.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Garixe? Ba, garixe ointxe eitten zan. Gari-eitten, ointxe Domu Santu ostien gari-eiñian, garixa eraitten. Ta heldu, [barrez], eitten zien, hor, San Pedro edo San Kristobal, hor heltzen zien. Ta heltzen zienien, igetaixakin ebaten zien gari danak. Igeteixakin danak. Aspeltxue, holan, aspeltxue eitten zan ta ha aspela lotzen zan gero, egunez eitten zana, gabien, illunkaran lotu. Ha aspela lotzen zan, hartu sei bat lasto ta hareaz, beraaz lotzen zan. Bai. Ta ha lotzen illunkaran. Egunez eitten zan lana illunkaran...
- Akabau bihar...
- ...harek lotzen. Illundutakuen, ez, illunkaran. Illundutakuen ha lasto-lotzen. Bestela haixiek-edo zabaldu eitten euen aspela. Holako aspel bat izeten zan. Errosarixua errezau! Lastue lotzen ta errosarixua errezau eitten zan. Bai.
- Gabeko lana, orduan, hori.
- E?
- Hori gabeko lana, gabian eitteko.
- Gabien. Egunez ebaten zan garixe gabien lotu. Ta lotzen, erresarixua errezau. Bai.
- Illundu aurretik izango zan, ala?
- E?
- Illundu aurretik izango zan...
- Illundu aurretik ebaten igitaixaz.
- A! Ta gero?
- Illundutakuen, illundutakuen eitten zan lasto-lotzioi. Bai. Errosarixua errezau. Ta, ba, gero horreik danok einddekuen, solue [gertaketan] zanien, edo ebaten akabaten zanien, ba, metak, metie eitten zan. Metie gure bazan haundixaue ein, erredondo haundixaua hartu, edo txikitxuaua hartu. Ta hasierie eitten jakon hiru aspeleaz. Holan. Hiru aspel ipiñi ta politto-politto, politto-politto. Ba, gura baeuen meta haundixa ein, ba, korro haundixaue. Baiñe txikiña [euan]. Ta politto-politto, politto-politto, gora puntazorrotz, holan. Urik ez zan sartzen, ez zien bustitten metie. [Ez, ez zan han metaik bustitten]. Bai. Ta gero, barrez, larraiñera, hona, larraiñera. Hemen hau... hau larraiña izeten zan. Honi larraiña esaten [gutson]. Bai. Hor, larraiñera. Trillua, behixen edo idixen atzien trillua ifiñi... Trillua izeten zan, ba, ixa honen zabalerie edo, trillu... metro bi edo zeoze zan, holako [untza...] zer batzuk be eukitzen zittuen ebateko zera, garixa, ta larraiñian. Zabaldu ta... zerien, gaiñien euenak kaldarie ta akulue ganauek aida eitteko. Bai. Ta txixe ta kaka eitten dauenien, kaldaria hartu ta holan. Buelta, e? Gaiñian azala eitten jakonian, buelta emun. Sardiaz buelta emun. Ta dana [kargaketan] zanien, akabo; lastua kamarara ta garixe hona, eskiñan batera. Ta garixe garbiketakue, [... eta bixok euki geun], denpora askuen euki geuen onenien, denpora askuen egon zan garixa garbiketakue.
- Makiñie?
- Bai. Baiña [...] traba eingo euen ta kenduta eukiko auen.
- Kamaran badao.
- Kamaran?
- Bai. Zera, hola, helduleku bikin, holako zer haundi bat.
- Haize-errotia?
- Holan eraitten jakon ta haretxeaz garbiketan zien garixa-ta. Garbittu, ta gero errotara. Errotara gero. Elorretara faten [gitzen]. Elorretara faten [gitzen].
- Eskoitzara?
- Bai. Ta, ba, urune ekarten geuen handik eta, ba, gero laba-sua [ein]; astien-astien laba-sue. Ogi erredonduek. Ta [...zenbat], zenbat ogi izengo zien, dozenan bat ogi ta artue be bai. Artue be, lau bat arto hareaz batera eitten zien. Lau bat arto erretzen zien. Artua ta esnia [erateko] edo morokille edo gura dana. Arto-urune edo be bai, hareaz batera.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia