Dominika Madinabeitia Elorza

Eskoriatza (Gipuzkoa) (1938)

Biografia

Areano baserrian jaioa, Mendiola auzoan. Aita bertakoa zuen eta ama Oñatiko Araotz auzokoa. Hamabi senidetan bederatzigarrena izan zen. Gurasoak baserritik bizi ziren, baina seme-alaben ikasketei garrantzia eman zieten (Japonian ibilitako osaba baten eraginez, besteak beste). Zazpi urterekin Gasteizera bidali zuten, osaba-izeben etxera, eta hantxe egin zituen ikasketak. Magisteritza ikasi zuen. Hasieran gaztelaniaz eman zituen eskolak, Aretxabaletan ireki berri zuten eskola batean eta klase partikularrak Arrasaten. Bergarako gerraosteko lehen ikastolako lehenengo andereñoa izan zen gero, Elbira Zipitriarekin ikastaroa eginda, Donostian. Hizkuntzak ikastea eta erakustea zen bere griña, eta Bergaratik Parisera joan zen, eta handik Alemaniara. Bueltan, hizkuntzak erakusten ibili zen: CIM-en sortzaileetako bat izan zen (gaur egun Mondragon Lingua), euskarari ere tokia egin zion kooperatiba, Debagoienan eragin handia izan zuena. 

Zintak

KodeaDataProiektua
ESK-092 2021 Euskararen historia soziala Bergaran

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia