Erroibar (Nafarroa)

Urrozko feriara

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERB-009-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

San Martin egunez egiten zen feria Urrotzen. Eguna argitu eta gero ateratzen ziren etxetik bertara joateko. Oinez ze ibilbide egiten zuten. Hiru ordu inguru behar izaten zituzten. Abere asko egoten zen. Inguruko herrietako jendea biltzen zen. Tratua erdaraz egiten zen azokan. Euskararen mugak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ibili zarate, gazte-denboran, hemendik Urrotz eta Agoitze aldera? abereak harturik eta, hango... Urrotzen, garai batean, egiten zen feria famatua, ez?
- Bai, bai, Urrotzen, bai.
- Egon zarete han?
- Ni bai.
- Nondik joaten zineten?
- Emendik eta karretera...
- Dena oinez?
- Oñes, oñez.
- Aber, konta ezazu ongi nondik joaten zineten, zein herrietan barrena eta hola...
- Emendik atra?
- Eta ze ordutan ateratzen zineten eta, kontatu ongi.
- Ze ordutan? seun... etzien beti ordu batean atratzen, ez, e(t)zute... baña enuela emen, ta... Urrozko ferietara ioateko? atratzen giran ta... goizëan, argitu ondoan. San Martin eunian tzien feriak or ee, bai, ta... argitu ondoan, emendik-eta arata? ta oñez, emendik, orai duzu karretera, ordun etzen karreteraik, emendik... Señorioa, baziren-ta iru erri, iru erri... ttarrak or, bidian, ugalde baztarrean, emen iru. Gero?...
- Zein dira hiru horiek?
- Ta Gurbizar, Urniza, Larräingoa...
- Hiru horiek?
- Iru oiek; gero, altzinao bazen bertzoat, Urrizalki(n), bertzoat Zuntzarren, bertzoat Zalba, bertzoat Oskariz; (g)ero? urbilena, Urrotz.
-Janariz?
- Bueno, Janariz ere bai, bueno Janariz... alde ortan tze.
- Eta Beortegi; horiek ere...
- Oek-eta, por parte dire, Biortegi ta Erdozain ta denak-eta.
- Eta Ardaitz ez zenuten ukitzen?
- Ardaiz e...
- Aparte, apartexeago gelditzen zen...
- Bai, bai, bai, oi, bai.
- Eta ze ordutan allegatzen zineten Urrotza?
- Koño! pues e, gu elleatiko (g)ira... lleatzen gina Urrotza ta... tze? iru orduz bai.
- Hiru ordu behar zenuten, hemendik hara?
- Ba, ba, bai. Gero? andik onata? ta ejee! eztait, andik onata? ta, artsean beran, tor on-, tortzen ginan...
- Eta bidean gelditzen zineten pixka bat hamaiketako edo almortzu pixka bat egiteko?
- Bai.
- Non?
- Ta... kasik-eta Oskaritzen, franko... kasik, kasik beti Oskaritzen; andik, ondotik pasa züte eguerdien? ta, eldu-de, an-ta la-, pinta at ardo edan? edo, ya... almortzuekin? ta, aldea.
- Eta gero, Urrotzen, non biltzen zineten?
- Bah! Urrotzen an, ibiltzen ginen nei ere, eta...
- Plaza handi horretan?
- Bai, plaza aundi ortan? an tziren feriak, an tziren aziendak, an tziren beak, an tziren... ardiak, tzerriak, auntzak, denetaik.
- Nondik etortzen ziren haiek guztiak?
- Ba... ondoko erri aetaik, baztarreko erri aetaik-eta tortzen tzien denak.
- Inguru honetako(ak)? ala baita hango beste balle haietatik ere bai?
- Bai, bai, beittiko aetaik. Obenean? emendik ere obenean, yoaten tzien, ardiak maten zuzten, saltzeko, an, an merkatu iten baitzen ta, emendik eta erri oetaik ere (b)ai, bakar zenbait; ahora, gañeakoak... aundien... aundienak-eta ibiltze(n), alrede(d)or, aetaik. An erri aunitz baitutzu! orretara, erri oietaik, bai.
- Eta han elkar hizketa eta tratu guztia-eta, erdaraz eginen zen...
- Bai.
- Han, Urrotzen ez zen euskararik egiten...
- Ez, ez-ez-ez-ez... an denak-eta erdaraz... zien.
- Noraino egiten zen euskaraz orduan? hemendik beheiti?
- Ardaitzen? bueno...
- Ardaitzeraino bai...
- Bai, Ardaitzen mintzo zen baño, Ardaiztik beiti? bakar zenbait obenian bazen, eon, bezte aldetik-eta etorria, ezkondu olat eta... orra.
- Urritzelkin eta Zuntzarren eta horietan, gutiago?
- Yeh!... guti, guti-guti-guti, an ë guti; Ardaitzen bai, Ardaitzen orai ere, orainik ere bei mintzo zu!...
- Bai?
- Bai; gero... Ardaiztik-eta nonnai, bertze aldera-ta, badagozu Errea, erri bat; an ere bai euskeraz? eztait... orai galdiauzu, bai.

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia