Erroibar (Nafarroa)

Lintzoainen euskara galdu da

Lintzoainen euskara galdu da Lehen Lintzoain (ondoko herria) herri euskalduna zen guztiz, baina orain galduta dago. Kanpotik etorritako emaztekien eraginez omen.
Lehen Lintzoain (ondoko herria) herri euskalduna zen guztiz, baina orain galduta dago. Kanpotik etorritako emaztekien eraginez omen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta hemen, Lintzoainen, euskeraz egiten da?
- Lintzoainen len iten ze dena euskeraz.
- Dena.
- Bai, bai. Baiña orai, akabo. Hor ere torri zire andre batzuk kanpokoak, ez zirela euskaldune, ta akabo, utzi dute. Ez dute…. gu bezala…
- O sea, andrea kanpokoa ta gizona hemengoa. Gero elkarren artian erderaz, ta umeei erderaz, ta…
- Klaro! Ta… oi… bazire zenbait etxe len iten zutela dena euskaraz ta orai batre. Utzi dute del todo. Ta… segureski, uek, andreak, ez baitzire euskaldunak, ta…
- Bai. Haiek haurrei erderaz egin ta…
- Haurrei, bai, bai.
- … holan galdu.

Egilea(k): Josune Aznarez Alkat

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia