Kalean jostatzen, aski lasai
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-050-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Soka saltoan, txingoka, eta gisa horretako jostaketetan ibiltzen ziren txikitan. Círculo Carlistan jasotako panpina berde bat bazuela gogoan du Maritxuk, baina gurasoek erositakorik, bat ere ez. Errege egunean ezer gutxi jasotzen zuela dio.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko martxoaren 29a
- Iraupena: 0:01:34
- Erref: ERR-050/003
- Kodifikatzailea: Aitor Errazkin
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
- Baiña, lehen ez zan ibiliko hainbeste kotxe.
- Ez, Uuuuu! Ezta pentzatu ere! Gu, zea, kalian lasai aski ibiltzen ginen jolasten! Edo Jostatzen! No jolasten ez. Jostatzen.
- Eta zeekin jostatzen zenuten?
- Pues, [loka] sokakin, saltoka, geo txinguka esaten gendun lurrian numeruakin ta han harri koskor batekin saltoka, eta geo, berriz, bat hor jarri ta bestia hemen jarri ta [...] Holako jolasketak! Uain bezelako jostailuak ez.
- Zuk panpiñik-eta, euki zenun?
- Bai. Biño behin, erregetan, ez nola zen [...] panpiña... Egiya esateko, Centro Carlistan emandakua. Muñeka berde bat, txapela berdiakin, soñekuakin, han emandakua. Gañontzen, eosiya, erregietan'e ez, erregeik, keba...
- Hori, muñeka hori zer zan kartoizkua?
- Ba al dakit nik kartoia ta zer zen? Ba, hala izango ze... [...] holaxe, koxkorra zen eh! Hoi bai! Gañontzen gurasuak erosita keba! Uan bezela ezta pentsatu're! Erregeitan'e ez. Ez, ez, ez, ez... Gu ixtuago bizittu gea.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!