Pekin fabrikako lanak eta lan baldintzak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-049-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Torlojuak eta halakoak egiten zituzten Pekin fabrikan eta bereizita aritzen omen ziren emakume eta gizonak. Zortzi orduko lanaldia zuten normalki, baina baita hamabikoa ere, lan asko baldin bazen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko martxoaren 29a
- Iraupena: 0:01:56
- Erref: ERR-049/006
- Kodifikatzailea: Aitor Errazkin
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Lan-baldintzak , Ekonomia eta industria » Emakumeak lan-munduan (etxetik kanpo) , Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
- Han tornilloak iten ziran Pekin-en.
- Bai.
- Besterik?
- “Para bombillas”, “casquillos para bombillas”. Lan hoiek zien. Gero, pasta itten zen gauza politta, biño hua ya gizonantzako zien, e? Hori ez genuen guk itten. Guk gehiena, esan dizutena, “tornillos”. Bai. Gehiena-gehiena hala itten zen. Nik lana in nun… Prentsak. Dena prentsak zien. Ta batzuk okerrago, bestiak politto, biño han [gehiena hua] itten genuen. Tornilluak, zea, arroska. Makinak ekartzen zigun arroskik gabe eta guk arroska egin, arroska egin. Hola heldu ta arroska egin. Taladro ttiki batian. Oso pollitta zen lana hua. Biño asko in behar zen eta gu berritsuak giñan! Biño langilliak´e bai, e? Bai, bai. Hori bai.
- Zenbat ordu iten zenituen?
- Ba, zortzi normalki. Biño gero zerbaittere behar genunian ta asko bihar zen, hamabi.
- Hamabi?
- Hamabi.
- Eta larunbatetan lana iten zenuten?
- Ba, lehenbizi bai. Gero ya hasi zen arratsaldian. Eta gero usten dut ya asko pasa [… asko pasa…] zela egun guziya. Biño lehenbiziko ez. Itten genuen igandia´re bai. Gero ematen ziguten oporrak. Eta lehenbizi ere izaten zien ttikiyaguak, [ez dakit] astebete o zer, ta ya gero hamabost egun´e hartzen genittun. Gehio nik ez, e. Nik ez. Nik uste dut gehio hartzen ziela geroago, baiño. Ta han hamasei urte in nittun.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!