Aita Kartzelan eta Juanita lanera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-049-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aita lau urtez preso izan zuten Ondarretan. Ama etxe-garbitzen ibiltzen zen eta laster batu zitzaion Juanita bera ere, 9-10 urte besterik eduki ez arren.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko martxoaren 29a
- Iraupena: 0:01:08
- Erref: ERR-049/004
- Kodifikatzailea: Aitor Errazkin
- Gaia(k): Lanbideak » Neskameak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako lanak , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Transkripzioa
- Zegatikan gu gero, gerra hasi zen, Bilboa jun giñen, handik etorri eta aitta belaxe eman zuten, esan dizuten bezela…
- Kartzelara?
- Kartzelara.
- Nora eraman zuten?
- Ondarretaa. Lau urte pasa zittun han. Asike gero nahiko lana. Eta orduan nik nittun, ba, beetzi-hamar urte. Ta amak lan asko in behar zun. Ni zaharrena nitzan eta, ahal genun bezela, gogor bizittuak. Biño…
- Amak zer in zun aurrera ateratzeko?
- Interina esaten genuen, etxetara; etxe batera, bestera… Eta ni´re gero izebana jun nitzan, hamabi urte nittula, biño dirua ekartzea.
- Neskame?
- Neskame. Neskame.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!