Errenteria (Gipuzkoa)

Ezkondu ala lanean jarraitu?

Ezkondu ala lanean jarraitu? <p>Luixitari ezkontza pare bat urtez atzeratzeko proposatu zioten lantokian, bulegoan lanean jarraitu ahal izateko. Ez zuen eskaintza onartu eta gerora damutu egin zen. Lana uzteagatik eman zioten diruarekin ezkontza eta eztei-bidaia ordaindu zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Luixitari ezkontza pare bat urtez atzeratzeko proposatu zioten lantokian, bulegoan lanean jarraitu ahal izateko. Ez zuen eskaintza onartu eta gerora damutu egin zen. Lana uzteagatik eman zioten diruarekin ezkontza eta eztei-bidaia ordaindu zituzten.

Transkripzioa

- Ta gero, ezkontzeko utzi in zenun lana? Ezkondu ziñanian lana utzi zenun?
- Ezkondu baiño pixkat lehentxio, sei bat hillabete lehenoztikan, ofizinaa deitu ziaten eta esan ziaten ia… Orduan primako lanak-eta langillek bertatikan hartzen zittuztenen ofizinan egoteko, zea hoiek danak eramateko. Eta ni… papera jarri ia zuten presentatu nahi zunak hori hartzeko ta. Ta ni ez nitzan presentatu. Ta deitu ziaten. Ia zeatikan ez nitzan presentatu; ta dibisiyuetan zeruakin problemak nittula ta lotsa ematen ziala ta horrengatikan; ta hori ez zala problema, osea, beraiek erakutsiko ziatela. Ez? Ta esan zian: “Noiz ezkontzeko asmua dezu ba?”, “Udara hontan”, “Ba, hitz ein zazu nobiyuakin ta urte pare batian atzeratzeko ezkontza —ez?— ta ofizinan sartu zaitez”. Ta ke ba, Jose Mari ez zeon gehio atzeatzeko; ya hiru urte [zan], ta lehenbailehen ezkondu ta kitto. Baiñan gero damutu in naiz, e!
- Eta zergatikan utzi behar zen lana ezkonduta?
- Zergatik…?
- Lana utzi behar zan ezkonduta.
- Utzi behar. Lege zan.
- Behartuta ziñaten.
- Bai. Gero esan diate ez zeola legeik. Zegatikan nik behin periodikuan, etxian daukat gordeta in nun protesta Diario Vascon.
- Bai, ba, neri esan didate bazegola lege hori, atera zala, e?
- Eta, orduan, utzi in behar zendun. Ematen zizuten zea, nik periodikuan jarri nun bezela, “despido encubierto”, osea, soldata zea bat, hainbeste urtengatikan hainbeste diro. Ez? Nik kobratu nittun 13.000 pezeta, uste det. Orduan diru asko zan, e! Diru asko zan! Horrekin ezkontza ordaindu gendun, biajia in gendun, etxian ez gendun zorrik in, eta gaiñetikan, milla pezeta sobratu zitzaizkigun. Osea, hillabete pasa gendun, e, Madriden ta Burgosen ta hola. Eta orduan diro asko zan. Jantzi in giñan, ezkontzarako erropak eta gauzak.
- Bai, bai, gastuak.
- Gastuak. 13.000 pezeta eman zizkiaten. Orduan etxian ez zeon diroik, eta aita kezkatuta, osabai eskatuko ziyola… “Zuk iñorrei ez eskatu, honekin moldatuko gea ta kitto”.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia