Luixita Zabala Beristain

Errenteria (Gipuzkoa) (1932)

Biografia

Errenteria-Oreretako Gaztaino auzoan pasa zituen Luixitak haurtzaroa eta gaztaroa, Lezon jaio zen arren. Bera jaio eta berehala joan zen familia osoa Errenteria-Oreretara bizitzera. Ama Azkoitikoa zuen eta aita, berriz, Aranokoa. Sei anai-arrebatan zaharrena zen bera eta oso gaztetxo zirela hil zitzaien ama. Aita okina zen: Garmendia okindegian aritu zen lanean lehendabizi eta Villarrealen geroago. Gaztainoko harrobi-gain etxean bizitu ziren. Hamabi urterekin eskola utzi eta umezain aritu zen hasieran; gerora Niessen lantegian hasi zen lanean, hamalau urterekin. Hamabost urterekin ezagutu zuen lantegian lehenengo greba. Artean ez zituen gertaera haien nondik norakoak ulertzen. Gerora, hogeita hiru urterekin emakumeen sekzioko langileen ordezkari izan zen. Hamalau urtez egin zuen lan Niessenen, ezkondu zen arte. Ezkondu aurretik behartu egin zuten lana uztera. Pasai Donibaneko Joxe Mari Karrererekin ezkondu eta Galtzaraborda auzoan jarri ziren bizitzen. Sei seme-alaba izan zituzten eta geroztik han bizi izan dira.

Zintak

KodeaDataProiektua
ERR-044 2010 Euskal Herriko Ahotsak
ERR-045 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Lantegian zigorra, hitz egiteagatik Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Ezkondu ala lanean jarraitu? Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Eroski sortu zenekoa Bideoaren ikonoa
4 Lehengo eta oraingo emakumeak uste baino antzekoagoak Bideoaren ikonoa
5 Lehengo bizimoduari buruzko uste okerrak Bideoaren ikonoa
6 Antisorgailuei buruz asko hitz egiten zuten Bideoaren ikonoa
7 Umeek benetan ematen dituzten gastuak Bideoaren ikonoa
8 Haurdun dauden emakumeekiko errespetua Bideoaren ikonoa
9 Lehengo janaria eta oraingoa Bideoaren ikonoa
10 Errenteriako eskolak Bideoaren ikonoa
11 Bezperatara joan ordez, zinera. Bideoaren ikonoa
12 Haurtzaro askea Gaztainon Bideoaren ikonoa
13 Baserriko lanak ikasi baserritar izan gabe Bideoaren ikonoa
14 Gabonetan Gaztainotik Madalen kalera Olentzerorekin Bideoaren ikonoa
15 Txerri-hiltzea Bideoaren ikonoa
16 Errenterian oiloak balkoietan Bideoaren ikonoa
17 Bizilagunen arteko hartu-emana Bideoaren ikonoa
18 Koltxoiak leihoetan; Azkoitira ihesi Bideoaren ikonoa
19 Aitak 'Garmendia' okindegiko lana utzi Bideoaren ikonoa
20 Luixita poz-pozik joaten zen eskolara Bideoaren ikonoa
21 Kanturako sena eta zaletasuna Bideoaren ikonoa
22 Hamabi urte bete arte eskolan Bideoaren ikonoa
23 Hamalau urte bete eta Niessen fabrikan lanean hasi Bideoaren ikonoa
24 Lehen greba eguna, Hamabost urterekin Bideoaren ikonoa
25 Gurean kanpotarrak etorkinari kargu hartzen dio Bideoaren ikonoa
26 Etorkinen bizi-baldintzak Errenterian. Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia