Errenteria (Gipuzkoa)

Lantegian zigorra, hitz egiteagatik

Lantegian zigorra, hitz egiteagatik <p>Niessen lantegian zigortu egiten zituzten hitz egiteagatik. Lehenbiziko aldiz aitaren firma faltsutu zuen eta ez zen ezer gertatu. Baina, bigarrenean, etxera bidali zuten zortzi egunerako, eta aitari aitortu behar izan zion. Aitaren erreakzioa. </p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-044-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Niessen lantegian zigortu egiten zituzten hitz egiteagatik. Lehenbiziko aldiz aitaren firma faltsutu zuen eta ez zen ezer gertatu. Baina, bigarrenean, etxera bidali zuten zortzi egunerako, eta aitari aitortu behar izan zion. Aitaren erreakzioa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Nei bi bider-eo harrapatu ziaten hitz eitten —ez nei bakarrik, bestiai ere—, eta behin bialdu ziaten etxea zortzi eguneko kastiguakin hitz eitten harrapatu ziatelako. Lehenbizikua saiatu nun, aitan firma falsifikatu nun, ta aitak ez zun jakin. Baiñan bigarrenian ya zortzi egunian etxian ezin nitzan —ordurako ama hilda zeon, iya hogei urte izango nittun—, eta esan in behar izandu niyon: “Aita, zortzi eguneako etxian nao”, ta “Zer gertatu da, ba?”, “Ba, hitz eitten harrapatu nautelako”, “Horrekin ez, beste zeoze ingo zendun”, “Ez, hitz eitten neon ta harrapatu in naute”. Ta zan enkargatu hura, e? Hua ze… beira…
- Baiña orduan Frankismo garaiko lantegietako girua oso zorrotza zan, ez? Esan nahi det, ez zenutela hitz egin ere eta oso kontrolatuta bezela ziñaten.
- Bai, hitz eitten gendun! Baiñon… bueno! Baiñan kontua euki behar zenun, erne egon behar izaten ziñan ez harrapatzia, baiñan… Nei beti harrapatzen ziaten. Iñolaz´e zeana nitzan, malizi gutxikua o ez dakit. Eta hala, nik ez nun jakin ezkondu ta gero arte, aitak kontatu zian: hori eman ziatenian, jetsi zan Niessenea. Ta [Lixardikin] soldaduska-o elkarrekin iñak zian, eta beakin hitz ein zun, eta esan ziyon iya egiya zan nik esan niyona. Ta baietz, egiya zala. Eta eskerrak langille ona nitzan, bestela aspaldi bialdu ziatela, erantzun ziyoten, ta “Ba, langille ona baldin bada, hitz eitteagatikan ez da delito haundiya”. Osea, gaiñetikan arrazoia eman zian. Eta gogoratzen naiz nausiya etorri zala —iñolaz´e [Josek] pasako zion ta—, don Carlos, aldamenian, eta “¿Qué?¿Qué te ha dicho tu padre?”, “A mí nada”, esan zian: “Eso si que no te lo creo”, “Vale”. Ta ez zian gehio esan. Baiñan hori izaten zan ume ziñan bitartian. Ez dakit nola esan. Umiak giñan, hamalau-hamabost urtekuak giñan iya danak. Berrogeta hamarren bat eo iya ehunen bat sartu giñan urte hoietakuak.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia