Su baxua eta "ekonomika"
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-039-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Su baxuan kuzinatzetik su "ekonomika"rekin aritzera igaro ziren Arkaitza baserrian, eta batetik besterako aldea handia zela dio. Su baxuan jartzen zen eltzeak kearekin belztuta bukatzen omen zuen, eta "ekonomikak", aldiz, beste "txukundade" bat ekarri zuen sukaldeetara. Ekonomikak, gainera, labea ere bazuen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Edurne Zabala
- Data: 2010(e)ko ekainaren 02a
- Iraupena: 0:01:29
- Erref: ERR-039/022
- Kodifikatzailea: Aitor Errazkin
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Aparatuak, objektuak
Transkripzioa
-Zuk su bajua ezautu dezu baserrian?
-Bai. Bai. Nere goguan jarriya izaten da… Ekonomika esaten geniyon. Sua. Bai, goatzen naiz. Bai, bai.
-Baño, ekonomika beti ezagutu dezu zuk ordun baserriyan. Edo aurretik…
-Ez, ez. Aurretik sua bajua bakarrik. Geo, noiz jarri zuten ekonomika goatzen naiz. Ta nik orduko hamar-hamabi urte izango nittun. Goatzen naiz.
-Ta su baju hartan, ingo zan, prepatuko zan…
-Bai, bai, bai…
-Bazkariak edo…
-Ta hua kendu ta jarri zutenian su ekonomika, ba ez dakit /eztakit/… Su ekonomikatikan butanokin itten den suañoko aldia billatu genun guk. Beste garbitasun bat; beste txukundade bat… Eske han jartzen dezu /jartzezu/ neskamia’ro esaten ziyoten halako zea bat, txintxilikan, tximenitikan goiti behera, geo harek kanpana haundi bat eamaten zun… Hoi dena goatzen naiz ni. Eta geo klaro, han eltzia jartzen dezu /jartzezu/ suatan, eta ki harrek beak dena itten zun eltzia bea dena beltz-beltz in. Enkanbio, enkanbio, geo ekonomikoa o zea jarri zenian, ba beste garbitasun bat, beste txukundade bat. Labia’re bazun, eta harek ez zuna /etzuna/, izuarrizko aurrerapena iruittu zizaigun. Eta geo handikan, ya, uain, bateko butano, besteko eletrika, besteko zea, ya, ta hala’re denak eskas ttugu!
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!