Zinegotzi lanetik sosarik ez baina oturuntza ederrak bai, ordea!
Hizlaria(k):
Zapirain Etxeberria, Joxe Mari
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-038-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Joxe Marik dio, zinegotzi izan zen garaian, soldatarik ez jaso arren sekulako oturuntzak egiten zituztela, eta maiz samar, gainera. Bestalde, bera lanean aritzen zen enpresan ez zioten kargurik hartzen zinegotzi lanak egitera irten behar baldin bazuen.
Añarbeko urtegia eraikitzen ari zirela, hango lanak ikuskatzeko aitzakiarekin behinola egindako egun-pasa borobila kontatzen du. Gosari ederra Susperregin lehenik, Añarben barrena perretxikotan ibili gero, Fagollaga jatetxean bazkari legea, eta amaitzeko, Errenteriako Gau Txori elkartean, goizez bildutako onddoak afaldu omen zituzten. Horrelako egun-pasak ez omen zituzten maizegi egiten; hilabetean behin-edo, soilik.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Edurne Zabala
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 28a
- Iraupena: 0:04:54
- Erref: ERR-038/011
- Kodifikatzailea: Aitor Errazkin
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Udala , Aisia » Mendia eta hondartza » Perretxiko bila , Ekonomia eta industria » Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!