"Umeak beti berera jotzen du"
Hizlaria(k):
Zabala Zapirain, Euxebi
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-030-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Barrez hasten da Euxebi haurrak zireneko bihurrikeriei buruz galdetuz gero. Ahal duela, umeak beti berera jotzen duela dio Euxebik, eta haren ustez, ez ikusiarena egin behar izaten da sarri haurrekin, eguna errieta ematen pasako baikenuke bestela.
Kontu irrigarriak gogora etortzen zaizkion aldiro, barrez lehertu ohi dela aitortzen du Euxebik. Eta alferrik da saiatuta ere; ezin izaten dio eutsi.
Behin, anaia txikiari barre egiteagatik jo zuen aitak. Euxebiren ustez, merezia izan zuen. Mezetan barregura sartu izan zaionetan ere ez du ederki pasa izan, esan bezala, berak ez baitu barrea saihesteko abilidaderik.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Edurne Zabala
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 10a
- Iraupena: 0:05:28
- Erref: ERR-030/026
- Kodifikatzailea: Aitor Errazkin
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!