Euxebi Zabala Zapirain

Errenteria (Gipuzkoa) (1926-2024)

Biografia

Trabaleku baserrian jaio zen Euxebi, Aldura bidean, Errenteria eta Oiartzun arteko mugatik gertu. Hamalau anai-arreba ziren, Euxebi bederatzigarrena izan zen. Ama Lezoko Amuntene baserrian jaioa zen, baina hamazazpi urte zituenean sendi osoarekin Trabaleku inguruko baserri batera joan ziren. Aita inguru bereko Baringarategoikoa baserrian jaioa zuen; baserrian egiten zuen lan eta inguruko mendietan egurra bilduta Errenteriara jaisten zen idiek bultzatutako gurdiarekin, Garmendia okindegikoei egurra saltzera. Ama, berriz, Donostiara joaten zen baserriko esnea saltzera. Beranduago Euxebi eta bere ahizpa ere aritu ziren lan horretan. Trabaleku inguruko Haizate Etxean zuten eskola inguruko neska-mutikoek. Euxebik bertan ikasi zuen Tomaxa irakaslearekin. Hamar bat urterekin eskola utzita ahizpari laguntzen zion Donostian esnea saltzen. 1948an ezkondu zen Santiago Agirrezabala bedaioarrarekin. Hamaika seme-alaba izan zituzten. Jaio zen baserrian bizi izan da beti Euxebi.

Zintak

KodeaDataProiektua
ERR-030 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Anaia gerran eta arreba pulmoniak jota galdu Bideoaren ikonoa
2 Heriotza osteko beila, meza, eta lur ematea. Bideoaren ikonoa
3 Hamar urterekin behi-aurrean Bideoaren ikonoa
4 Aita egur garraio Bideoaren ikonoa
5 Donostiako kaleetan ibiltzen ohitua Bideoaren ikonoa
6 Lezon ezkondu eta Lesakara bazkaltzera Bideoaren ikonoa
7 Argindarra, ura eta su baxua Bideoaren ikonoa
8 Etxean potajerik inoiz falta ez Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
9 Trabalekuko sagardoa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
10 Belaztegiko amona Tomaxa irakasle Bideoaren ikonoa
11 "Gerra onena baino, bake txarrena hobeto da" Bideoaren ikonoa
12 Errenterian ezkondu eta Martutenera bazkaltzera Bideoaren ikonoa
13 Haimaika seme-alaba, denak etxean jaioak Bideoaren ikonoa
14 Praktikantearen lanak erditzetan Bideoaren ikonoa
15 Edoskitzea, haurrak lehen bi hilak bete arte, egun osoz Bideoaren ikonoa
16 Trabalekun ez da seme-alabarik bizi Bideoaren ikonoa
17 Garai batetik hona dena aldatu da Bideoaren ikonoa
18 San Juan Xarreraino mendiz mendi, batere giharretako minik gabe. Bideoaren ikonoa
19 Aranoko San Roke baseliza Bideoaren ikonoa
20 Erramu hostoa eta ur bedeinkatua Bideoaren ikonoa
21 "Umeak beti berera jotzen du" Bideoaren ikonoa
22 Haurrak gaizki eginez gero, kargu hartu behar zaio Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia