Errenteria (Gipuzkoa)

Etxean potajerik inoiz falta ez

Etxean potajerik inoiz falta ez Trabalekun ez zen behin ere potajerik falta izaten eguerdiko otordurako. Txerri bat edo bi hiltzen zituzten urtean, gainera. Sagar errea sarritan egiten omen zuten, eta baita konpota ere, ardo eta azukre pixka batekin lagunduta. Bestalde, esne-partitzen Donostian ibili ohi zirenez, handik arrain freskoa ekarri ohi zuten, kokotea eta halakoak, "orain ez bezalako arraina". Gauetan, gisatua edo bakailao puska bat patatekin. Untxiak ere izan zituzten, baina azkenerako, kendu egin zituzten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Trabalekun ez zen behin ere potajerik falta izaten eguerdiko otordurako. Txerri bat edo bi hiltzen zituzten urtean, gainera. Sagar errea sarritan egiten omen zuten, eta baita konpota ere, ardo eta azukre pixka batekin lagunduta. Bestalde, esne-partitzen Donostian ibili ohi zirenez, handik arrain freskoa ekarri ohi zuten, kokotea eta halakoak, "orain ez bezalako arraina". Gauetan, gisatua edo bakailao puska bat patatekin. Untxiak ere izan zituzten, baina azkenerako, kendu egin zituzten.

Transkripzioa

-Zuek zer jaten zenuten orduan?
-Egiya esan gue etxen potajeik ez zen /etzen/ behin’e falta. Eunero eltzeka bat potaje itten zen /ittezen/. Ta geo txerriya nola hiltzen zenun /hiltzezenun/, bat o bi’ro, txerria hiltzen zenun /hiltzezenun/, pues, txerri puska bat bota ta hua partitzen zen /partitzezen/. Ta geo sagarrak izaten zin, uain aldin sagar eerra izaten zen hemen, itten zen, bai. Eta sagarrak eo ta izaten zienin, pues saar errik, o konpota, itten zen ta konpota itten… hua haundiya izaten zen, baakizu, ardo puxkat ta azukre puxkat.
-Eta, postriak eta, hola, egun berexitan e, ba… Gabonetan o holako egun berexitan zerbatte berexigua prepatuko zenuten. Ze izaten zan?
-Ez dakit ba /eztakipa/ nik zer jango genun ordun. Zerbatte izango zen o… Bai, beti extraordinaio pixkat zerbait izaten genun /izategenun/. Uain, nola Donostira joten zen /jotezen/ beti esnikin, gu ezin giñen kejatu beste askok bezela. Itten zen /ittezen/ arraya ekarri, ro kokote eerra bai, aizu, ta kazulka jartzen zen /jartzezen/ ta, geo…
-[…] beti zerbatte frexkua ekarriko zun handikan…
-Bai, bai, bai… Uain ez bezelako arraya. Hola, kokotia ateratzen zenun /ateratzezenun/ leatz haundiyena, belarriyan atzetikan, ta harek mami asko eukitzen zun /eukitzezun/. […] gañekun berriz gixarua izaten zen /izatezen/ gabeako, normalin.
-Gixatua?
-Bai.
-Patata bakaillua, bakaillu haundiya hemen eoten zen zintzillik; harei puska kendu ta patata bakaillua, ta geo gisaru pixkat o bueno, bizitza korrientia hola. Ta txerriya hiltzen zenin txerriya pixkat…
-Eta, konejuak eta ollaskuak eta, ez zenittuzten eukitzen?
-Konejuk euki genittun geo. Ni neska koxkorra nintzala gustatu iten ta! […] Nee garaian hasi zien. Bai. Eta geo puxka’at o, baña azken aldin dexente eduki genun, uaintxe… Ez dakit ba /eztakipa/, hamabost bat urte’ro… Ta geo kendu in genittun. Beak’e lana zuten.
-Bai.
-Denea alletu ein behar zendun. Konejuak esaten da biñon, beti gañian behar duzu /bertzu/ ta… Garbitasun pixkat’e ber du…

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia