Errenteria (Gipuzkoa)

Neskak alde batetik eta mutilak bestetik

Neskak alde batetik eta mutilak bestetik <p>Zazpi urte bete eta lehenengo jaunartzea egin bitartean, neskak eta mutilak batera ibiltzen ziren eskolan. Adin horretatik gora, ordea, bereizita. Maritxuren anaiak Don Pedrorengana joaten ziren, herriko eskola publikora, eta oso gogorra omen zen. Makila asko dantzatzen omen zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-028-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zazpi urte bete eta lehenengo jaunartzea egin bitartean, neskak eta mutilak batera ibiltzen ziren eskolan. Adin horretatik gora, ordea, bereizita. Maritxuren anaiak Don Pedrorengana joaten ziren, herriko eskola publikora, eta oso gogorra omen zen. Makila asko dantzatzen omen zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero, hor, esan dezu hamabi urte arte edo ibili ziñatela.
- Bai, bai, […] eskolan. Gero ya ni gehio ez nitzan jon.
- Neskak eta mutillak batera al ziñaten hor eskolan?
- Ez, ez. Monjetan ttikiyak zazpi urte arte. Komuniyua in arte neskak eta mutillak. Biñon ya handik aurrea ya mutillak joten zian o frailetaa o herriko eskolaa don Pedrokin o bestela… Biño hor neskak bakarra geo.
- Don Pedro zan… hemen apaiza zan, ez?
- Bai, bai, apaiza.
- Eta horrek nun erakusten zun ba?
- Zean, “en las escuelas públicas”. Osea… Bai, herriko eskolan.
- Eta zer zan [gogorra]?
- Kriston gogorra! Bua! Makilla hartzen zun… [Gure] mutillak kontatzen dute; haiek, haiek kontatzen dute /kontatzeute/. Eta badakizu gonakin ze soiñu ateratzen dan: “pla!”, “pla!”, “pla!”. Eta ez bazenun ikasten, harrekin zipli-zapla.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia