Maritxu Ibarguren Amondarain

Errenteria (Gipuzkoa) (1934)

Biografia

Errenteria-Oreretako Santa Klara kalean jaio zen Maritxu. Zortzi anai-arrebatan hirugarrena zen. Aita Errenteriakoa zuen, Lartzabal auzoan jaioa. Esmalterian egiten zuen lan aitak: sukaldeko ontzi eta kazuelak egiten ziren lantegi hartan eta aita galdatzailea zen, lantegiko labeetan aritzen zen. Ama, berriz, Bedaiokoa (Tolosa) zen. Maritxu mojekin ibili zen eskolan, "Gurutzeko Alabekin", hamabi urtera arte. Erdaraz ikasten zuten, baita dotrina ere. Eskola utzita haurtzain hasi zen lanean, baina haurra zaindu ez ezik, etxeko garbiketak eta erosketak ere egiten zituen. Hamalau urterekin Ramon Etxeberriaren tindategian hasi zen lanean, plantxatzen. Josten ikastera ere joaten zen: berak egiten zituen etxeko arropen konponketak eta baita etxekoentzako jantziak ere. Hogeita sei urterekin ezagutu zuen senarra, Errenteria-Oreretako Alamedan igandetako dantzaldian. Andaluziarra zen, Huelvako El Granado herritik lanera etorria. Handik gutxira ezkondu eta Santa Klara kalean jarri ziren bizitzen. Ezkontzerakoan lana utzi behar izan zuen Maritxuk, garaiko legearen arabera emakume ezkonduak lana uztera behartuta baitzeuden. Hiru seme izan zituzten. Maritxu beti bizi izan da Santa Klara kalean.

Zintak

KodeaDataProiektua
ERR-028 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Ama etxean lanean Bideoaren ikonoa
2 Hamabi urte betetzerako haurtzain Bideoaren ikonoa
3 Umetako auzoko ibilerak Bideoaren ikonoa
4 Kaniketan txarra Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
5 Mendirako joera handia Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
6 Algarrobo-lekak jaten Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
7 "Etxe honetan euskaraz neri!" Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
8 Egun osoa josten! Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
9 Neskak alde batetik eta mutilak bestetik Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
10 Errenteriako kalean gaztelera nagusi Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
11 Bizilagunen marruak gogoan Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
12 Sotora, kupel artera, sirena hotsarekin bat Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
13 Zuaznabarreko errotako amona Bideoaren ikonoa
14 Aita sagar garraio Bedaio aldetik Errenteriara Bideoaren ikonoa
15 Arrautza bakarreko tortilla Bideoaren ikonoa
16 Etxeko jostuna Bideoaren ikonoa
17 Arropa epeka erosten Bideoaren ikonoa
18 Don Angel eta Don Markos Bideoaren ikonoa
19 Hogei urte bete arte dantzara joan ezin Bideoaren ikonoa
20 Lagunartea hezkuntza sexualerako eskola Bideoaren ikonoa
21 Atzera Errenteriara, neska bide erdian utzita Bideoaren ikonoa
22 Beltzez ezkondu nahi ez Bideoaren ikonoa
23 Kakorratzarekin egindako azpiko arropa Bideoaren ikonoa
24 Ezkontza ospakizuna, familia eta lagunekin Bideoaren ikonoa
25 Ezkon-bidaian aita-amaginarrebak ezagutu Bideoaren ikonoa
26 Lehendabiziko kotxeak Bideoaren ikonoa
27 Legeak lana uztera behartu Bideoaren ikonoa
28 Hiru seme-alaben jaiotzak Bideoaren ikonoa
29 Errenteriako Xenpelar plazako igandeetako feria Bideoaren ikonoa
30 Kanpotarrak erruz Bideoaren ikonoa
31 Senarra kanpotarra Bideoaren ikonoa
32 Senarrak euskaraz ongi ikasi Bideoaren ikonoa
33 Mezatan lau atso Bideoaren ikonoa
34 Gaur egungo haurren hezkuntza Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia