Algarrobo-lekak jaten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-028-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Santa Klara kaleko dendak gogoratzen ditu Maritxuk, eta baita horietako batera ekartzen zuten Arabako patata ere. Harrez gero ez omen du halakorik probatu. Gose urteak ziren, eta algarrobo-lekak ekarri eta zakuren bat hausten zenean,haiek lurretik hartu eta ahora eramaten ibiltzen zirela kontatzen du.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Edurne Zabala
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 04a
- Iraupena: 0:01:10
- Erref: ERR-028/007
- Kodifikatzailea: Aitor Errazkin
- Gaia(k): Lanbideak » Negozioak, dendak , Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
- Hemen, kale hontan, dendak-eta izango zian, ez?
- Bai, bai, bazian.
- Gogoratzen zea zu neska koskorra ziñala ze denda zian hemen?
- Pues, hemen zan, hor… oan itxi… zea dao… zeak hartu dute…
- Restaurantia dao oain, ezta?
- Ez, hor zan, hor zan, restaurantia daon toki hortan /tokiyortan/ zan `Pionekuak´. Hor zekaten oilluantzako ta patata. Aiii! Ekartzen zuten patata bat zeatikan, Alavatik, arront patata ona! Nik geroztikan ez dut jan hain patata ona hoiek ekartzen zutena bezelakua. Bai. Eta horrea joaten giñan patata billa ta. Bai. Kamioiak´e etortzen zian. Ganaduantzako-ta ekartzen zittuzten gauzak, eta algarroba, zakun bat lehertuta eroitzen bazian, algarroba jaten aitzen giñan. Eta nik oain dala gutxi ikusi dut eta, jo, ze gauz txarra den!
- Baiña orduan izan zian gerra ondoren gosete…?
- Klaro, gosia. Jo, ya lo creo! Ya lo creo! Joee!
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!