Errenteria (Gipuzkoa)

'Euskadi Roja' astekaria

'Euskadi Roja' astekaria <p>Egunkaria egunero irakurtzen zuen Jesusek, eta <em>Euskadi Roja</em> astekaria, astero. Komunista gazteek argitaratzen omen zuten <em>Euskadi Roja</em>, eta bertan irakurri zuen erreketeak Nafarroan nola ari ziren altxamendu nazionalerako prestatzen. Jesusen ustez, Errepublikaren aldekoek gutxietsi egin zuten Gerra Zibila ekarriko zuen altxamendua.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Egunkaria egunero irakurtzen zuen Jesusek, eta Euskadi Roja astekaria, astero. Komunista gazteek argitaratzen omen zuten Euskadi Roja, eta bertan irakurri zuen erreketeak Nafarroan nola ari ziren altxamendu nazionalerako prestatzen. Jesusen ustez, Errepublikaren aldekoek gutxietsi egin zuten Gerra Zibila ekarriko zuen altxamendua.

Transkripzioa

-Ya gerra etorri zen ta.
-Orduan, zuk letzen zenitun egunkariak edo aldizkariyak edo…
-Egunkaria egunero. Ta geo, astero, “Euskadi Roja, de las Juventudes Comunistas”. Astero.
-Ta, Euskadi Roja hortan zertaz idazten zan o ze etortzen zan…
-Hoi, “de las Juventudes Comunistas” ta hoi, hor jartzen zun /jartzeun/, gerra hasi biño lehen Naparruan ze pasa zen, nola entrenatzen zian reketiak herritan, ta arma nola zuten, dena jartzen zun hor!
-Bai, e?
-Biño republikako jendiak ez zun uste horrenbeste indarra izango zuela “el alzamiento nacional”!
-Ez zun /etzun/ uste…
-Ta Madriden’e armak emateko kosta zitzaion! Orduan zen “ministro de gobernación” Casares Quiroga, republikanua. Ta Madriden armak emateko, hemen, kuartelak, soldaduak altxa zien hemen! Biño Madriden ya, lehenbiziko egunetik ya kuartela harrapatu zuten, Frente Popularkuak.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia