Jesus Aranburu Oskoz

Errenteria (Gipuzkoa) (1918-2013)

Biografia

Errenteria-Oreretako Foru plazan jaio zen Jesus. Ama Aranazkoa zuen eta aita, berriz, Zaldibiakoa. "Real Compañia Asturiana de Minas"en egiten zuen lan aitak, fundizioan. Jesus ere bertan hasi zen lanean 15-16 urterekin. Aurretik Biteri eskola publikoan ibili zen. 14 urterekin eskola utzi zuenean, estoldak eta ibaia garbitzen aritu zen lanean, "Real Compañia Asturiana de Minas"en hasi bitartean. 1936ko gerran frontean ibilitakoa zen Jesus; gerra hasterako Errenteria-Oreretan trintxerak egiten zebilen altxamenduaren aurka borrokatzeko. Borrokan aurrera egiteko erabakia hartuta, "Primer Batallon mixto de Ingenieros" izeneko batailoian ibili zen frontean Aian, Eibarren, Elgetan, Zornotzan, Bilbon... 1937an hartu zuten preso eta alemanen Condor Legioaren kontzentrazio-esparruan eduki zuten lanean; handik Santanderreko "La Magdalena" kontzentrazio-esparrura eta Bilbora ondoren, Eskolapioetan egon zen urte eta erdiz beste ehunka presorekin. 1939an bueltatu zen Errenteria-Oreretara, baina laster langileen batailoietara joateko deitu zuten. 1942ko abenduan "trabajadore"etan bukatu eta Zaragozara joan behar izan zuen soldadutzara. 1944ko uztailean bueltatu zen herrira soldadutza bukatuta. "Real Compañia Asturiana de Minas"en jarraitu zuen lanean jubilatu arte. Fabrikan lanean aritu zen bitartean, langileen asanbladetan eta grebetan parte hartzen zuen; langileen eskubideen aldeko borroka izan zen bere kezka nagusietako bat. 1962an ezkondu zen Ana Campo Mazuelas zamorarrarekin. Alaberga auzoan jarri ziren bizitzen eta geroztik han bizi izan ziren.

Zintak

KodeaDataProiektua
ERR-019 2010 Euskal Herriko Ahotsak
ERR-026 2010 Euskal Herriko Ahotsak
ERR-029 2010 Euskal Herriko Ahotsak
ERR-037 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Jaio zeneko Errenteriaren itxura Bideoaren ikonoa
2 Lehengo jolasak lehengo Errenterian Bideoaren ikonoa
3 Sindikatuek antolatu langileak Bideoaren ikonoa
4 Gerra aurretik ibaia garbitzen Bideoaren ikonoa
5 Lehengo arrainak eta arrantza ibaian Bideoaren ikonoa
6 "Real Compañía Asturianako" lana Bideoaren ikonoa
7 Festa-giroan bandera erre zitzaienekoa Bideoaren ikonoa
8 Sagardotegi-giroa Errenterian Bideoaren ikonoa
9 Makazaga eta Valverde inprentak Bideoaren ikonoa
10 1936ko greba lan-baldintza hobeak eskatzeko Bideoaren ikonoa
11 Sindikatuen bilerak Bideoaren ikonoa
12 Grebak nola erabakitzen ziren Bideoaren ikonoa
13 Gerra hasi zeneko giroa Bideoaren ikonoa
14 Gerra hasiera Errenterian: ihesa eta erresistentzia Bideoaren ikonoa
15 Errenteriako erresistentzia Bideoaren ikonoa
16 18 urterekin gerrari aurre egin behar Bideoaren ikonoa
17 Errepublika aldarrikatu zeneko ospakizunak Errenterian Bideoaren ikonoa
18 Errepublikazalea gaztetatik Bideoaren ikonoa
19 Gerran frontean egotetik preso izatera Bideoaren ikonoa
20 Preso zegoeneko bizimodua Bideoaren ikonoa
21 Falangisten alkandora eramateagatik jasotako jipoia Bideoaren ikonoa
22 Batailoia eta heriotza-zigorrak Bideoaren ikonoa
23 Gerratik itzuleran Francoren aldekoek lehentasunak Bideoaren ikonoa
24 "Tortuga" futbol-taldeko jokalari Bideoaren ikonoa
25 Gerraostean sindikatuen bilakaera Bideoaren ikonoa
26 Errenteriara kanpotik etorritako langileak Bideoaren ikonoa
27 Errenteriatik frontera joan zen bakarra Jesus Bideoaren ikonoa
28 Errenteriako eta Oiartzungo mutilen artean harrika Bideoaren ikonoa
29 Elizarekiko eszeptikoa Bideoaren ikonoa
30 Gerran Francoren alde egon zirenen abantailak Bideoaren ikonoa
31 Guardia Zibilekin izandako arazoa Bideoaren ikonoa
32 Kontzentrazio-esparrura bisitan ezin joan Bideoaren ikonoa
33 Primo de Rivera eta Alcalá-Zamora Errenterian Bideoaren ikonoa
34 "Irakasleak baino gose gehiago pasa" Bideoaren ikonoa
35 Errenteriako alderdi politiko eta sindikatuak Espainiako Bigarren Errepublika garaian Bideoaren ikonoa
36 Estolda-garbitzetik fabrikara Bideoaren ikonoa
37 Greba sei orduko lanaldiaren alde Bideoaren ikonoa
38 Mitinak egoitzetan eta zinema aretoetan Bideoaren ikonoa
39 Batzokira oso gutxitan Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
40 Fronte Popularra Bideoaren ikonoa
41 Lagun Artea eta Círculo Liberal elkarteak Bideoaren ikonoa
42 Karlistak eta Jeltzaleak Bideoaren ikonoa
43 Biteri eskola publikoak Bideoaren ikonoa
44 1934ko urriko grebak Bideoaren ikonoa
45 'Euskadi Roja' astekaria Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
46 Emakumeen bilerak eta batzarrak Bideoaren ikonoa
47 Fabrikako enkargatua Bideoaren ikonoa
48 Gerra Zibila piztu zenekoa Bideoaren ikonoa
49 Parapetoak kalean Bideoaren ikonoa
50 Frente Popularraren armamentu eskasa Bideoaren ikonoa
51 Frente Popularrarekin Errenteriatik Eibar aldera Bideoaren ikonoa
52 Kanpai asko eta gordeleku gutxi Bideoaren ikonoa
53 Eusko Gudarosteko parte, Zumaian Bideoaren ikonoa
54 Santanderreraino atzeraka oinez Bideoaren ikonoa
55 Kanoikadak Versallesetik Audelera Bideoaren ikonoa
56 Egun argiz eutsi, ta gauean ospa Bideoaren ikonoa
57 Donostian bezala, Santanderren ere nazionalek bidea itxi Bideoaren ikonoa
58 Gerrako arrantxoa eta loa Bideoaren ikonoa
59 Herrira itzuli eta etxea hutsik topatu Bideoaren ikonoa
60 Pontejosera atxilo Bideoaren ikonoa
61 ¡No pasarán! Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
62 "Hemen amaitu da guztia. Bakoitzak ahal duena egin" Bideoaren ikonoa
63 Pontejosen preso Cóndor Legioarentzat lanean Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
64 Pontejosen Alemanak jaun eta jabe Bideoaren ikonoa
65 Abioiak bonbaz hornitzen Bideoaren ikonoa
66 Aita bisitan joan kontzentrazio-esparrura
67 Kontzentrazio-esparruko jana eta arropa
68 Arropa garbiketa eta zorriak
69 Pontejostik Santandergo La Magdalenara
70 Beste bi errenteriar ere preso
71 Urtebete pasa Santanderren
72 Hazteria
73 Familiarekin harremana, preso zela
74 Santandertik Bilbora, Eskolapioetako kartzerala
75 Zaintzapeko askatasuna
76 1939an, herrira buelta
77 1939ko Errenteria-Orereta
78 Kanpotik jendea etorri
79 Gerra aurreko karnabalak
80 Espainiako bandera balkoietan
81 Corpus Eguneko ospakizunak
82 Sondikara, Langileen Batailoietara
83 Aita hil
84 Soldadutza, Zaragozan eta Pirinioetan
85 Lizentziatuta etxera
86 Errazionamendu garaian, ogi falta
87 "Kaputxinoetara" lanera bueltatu
88 Peoi hasi eta laborategian bukatu
89 Laborategiko lana I
90 Laborategiko lana II
91 "Real Compañia Asturiana de Minas"ko lan-prozesua
92 Esnea, toxikoa kentzeko
93 Lanaldia eta soldata
94 Botoa ematera joateko, egun erdia jai
95 CCOOeko afiliatu izateari utzi
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia