Aitaren gerrako nondik norakoak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-024-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aita abertzalea zen: denak errespetatzen zituen, baina berea defendatzen zuen. Itxarkundiaga batailoian egon zen gerra garaian: Lleidan ibili zen eta katalanak oso ondo portatu omen ziren berekin.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Edurne Zabala
- Data: 2010(e)ko apirilaren 27a
- Iraupena: 0:01:39
- Erref: ERR-024/012
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
-Baño beak bazun pentsamendu bat, ez? Euskadiri buruz eta…
-Onbre!
-Bazakan…
-Ohhh…
-Hortaz hitz eingo zun ez?
-Jolin! Bai, bai.
-Hitz eiten zun horretaz? Horretaz hitz egiten zun?
-Bai. Euskal… Beretzat euskalduna zen berexiba. Gizon berexi bat. Eta berak errespetatzen zun denak, baño beria defenditzen zun. Hori, hori daukat buruan nik.
-Ta beak pixka bat ideia horrek bultzata jun zan…
-A, ez, ez, joe, jun zen baño… Esan dizut! Bere aktuaziyua eta beste batzuek ere baditu gerran!
-Eta, bea, ze batalloitan eondu zan-edo badakizu?
-Ai… Itxarkundia! Hori badakit.
-Itxarkundia da.
-Besteik ez dakit nola organizatu zien ta ez dakit ezer-ezerre.
-Itxarkundiaga esan dezu, ezta? Eta nun ibili zan? Ze tokitan?
-Uiii… Hoik ez dittut behin ere kontuan hartu. Leridan badakit ibildu zala.
-Leridan…
-Katalanak oso ongi beakin portatu zien, baiño, hori ya, Lerida joan zen…
-Geo juango zan Lerida…
-Gerra… Bea prisionero in zutenian, orduan esan ziyoten: o Lerida joan o… Lerida frentea joan edo ez dakit bestela ze… Eta nee aitak esan zun Lerida joango zala.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!