Errenteria (Gipuzkoa)

Bere kontura ile-apaintzaile

Bere kontura ile-apaintzaile <p>Bego&ntilde;aren ahizpek galtzerdiak konpontzen egiten zuten lan. Arantxa Galarragaren ile-apaindegian lanean aritu zen bitartean, Bego&ntilde;ak bere kontura ere egiten zuen lan emakumeak orrazten; zer lan eskatzen zizkioten azaltzen du. Batzuetan goizeko hirurak arte egoten zen lanean. Lehen ilea apaintzeko zer tresna eta teknika erabiltzen ziren azaltzen du. Lehen Errenterian Carasa laborategia zegoen (ile-apaindegiko produktuak egiten zituzten bertan) eta Bego&ntilde;ak han erosten zituen produktuak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-012-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Begoñaren ahizpek galtzerdiak konpontzen egiten zuten lan. Arantxa Galarragaren ile-apaindegian lanean aritu zen bitartean, Begoñak bere kontura ere egiten zuen lan emakumeak orrazten; zer lan eskatzen zizkioten azaltzen du. Batzuetan goizeko hirurak arte egoten zen lanean. Lehen ilea apaintzeko zer tresna eta teknika erabiltzen ziren azaltzen du. Lehen Errenterian Carasa laborategia zegoen (ile-apaindegiko produktuak egiten zituzten bertan) eta Begoñak han erosten zituen produktuak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Nere ahizpak jasotzen zittuzten galtzerdiyak, puntuak.
- Bai, hori egiten zan orduan, ezta?
- Nere ahizpak. Hor, [Pakeako] alkilatu genun hoi genun sekadoria ta hola, eta beak galtzerdiyak, puntuak jaso. Eta gero izeba genun dendakin ta enkarguak itten zian han utzi, ta.
- Oseake, “karrerak” iten zianian…
- Bai, konpontzea eramaten zian.
- … galtzerdietan-eta, konpondu iten zian.
- Bai. Pentsa!
- Ze lana, e?
- Ze lana! Gaiñera, motor ttiki bat elektrikua ta jostorratza “txiii”, banaka, banaka, banaka.
- Zuk hemen, hor, dendan atzeko alde hartan aritzen ziñanian lanian, ze lan motak iten zenitun?
- Ba, permanente asko. Izandu dittut egun asko-asko-asko handik lanetik etorrita, igual lau permanente eta moztu ta markatu ta hola, ba, igual hamar o hamabi o hola. Eta igual, esaten dizut, e, igual goizeko hiruak arte igual lanian. Eta igande goizian ere bai.
- Orduan erabiltzen zian tresnak-eta pelukeriyan, bai orrazteko, mozteko… oraingoan antzekoak zian?
- Beira, aldatu da gauz bat: nik ez nun ikasi eskuzko sekadoriakin. Oain iya dena itten da esku-zepillua. Gure garaiyian dena zen rulua jarri edo pintzak, eta sekadorea. Eta gero ondo orraztu. Biñon permanentia eta “modelaos” ta hoi dena berdiña da. Likiduak, etxiak… aldatu o hola, baiñon antzeko. Eta tintiak ere bai, eta metxa kontuak ere bai. Orduan, hori… Eta illia moztia, ba, hoi dena igualtsu gertatzen da, dena moda. Ez? O luziagua, motxagua…
- Baiña orduan tinteak eta metxak-eta ere ematen zian.
- Ematen zian, bai, bai, bai. Eta reflejuak, “el farandol” ta hoiek denak.
- Ere ematen zian.
- Bai, bai, bai, ematen zian.
- Ta ze kolore erabiltzen zian?
- Ba, rubio´re bai, beltza, kastaño, kaoba asko... Osea, nahiko… Zegatik Errenteriyan zeon Carasa denda, produkto oso onak zittuna. Errenteriyan zeon laboratoiyua Carasana, pelukeriko gauzak itten zianak. Orduan, hori zen oso arrunta guretzat. Ez?
- Eta bertan egiten zituzten produktuak?
- Bai, bai, bai.
- Ta zuk hor erosten zenittun?
- Erosten nittun hor. Nik banekiyen han, Donostiko pelukeriyan, ze gauzak erabiltzen zittuzten, eta nik erosten nittun Carasakuak, ziala merkiaguak Oreol… Biñon Oreol oaindik jarraitzen du, eta han Donostian ibiltzen zuten Oreol, baiñan da askotaz´e garestiyo. Orduan, nik nola oso gutxi kobratzen nun, ba, produktuak´e zian merkiaguak.
- Klaro. Ordun horregatik igual ere jungo zian, ez? Igual merkexio kobratuko zenun eta…
- Klaro! Bai. Bai. Gustora juten zian.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia