Begoña Sarasola Mitxelena
Errenteria (Gipuzkoa) (1938)
Biografia
Errenteria-Oreretako Gabierrota auzoko Larre-Enea izeneko etxean jaio zen. Aita Beasainen jaioa zen, baina 10 urterekin Errenteriara etorri zen ebanista-lanbidea ikastera. Ama Lartzabalgoa zuen, Errenteria eta Oiartzunen arteko mugan zegoen auzokoa. Mojekin ibili zen eskolan, Gurutzeko alabekin. Hamahiru urterekin ile-apaindegi batean hasi zen laguntzaile gisa. Arantxa, Miren eta Eli (Galarraga ahizpak) etorri zitzaizkion lana eskaintzen ospe handia zuen ile-apaindegian. Han hasi zen gerora urte askotan izango zuen lanbidea ikasten. Donostian ere aritu zen urte batzuetan eta gero Errenteriara bueltatu eta ahizparen etxean hasi zen ahizparekin batera. Ordutik aurrera bere ile-apaindegia izan zuen. Manuel Azpiazu errenteriarrarekin ezkondu eta Iztieta auzoan jarri ziren bizitzen; lau seme-alaba izan zituzten. Senarra arrantzalea zen, patroia, alturako arrantzan aritzen zen, arraste-ontzietan: bakailaotara joaten zen eta sei hilabete ere egiten zituen etxetik kanpo arrantzan. Kaputxinotako gainean etxetxo bat erosi eta bertan bizi izan dira.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ERR-012 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute