Errenteria (Gipuzkoa)

Arropa txandan-txandan janzten

Arropa txandan-txandan janzten Jantzi, ahal zuten bezala egiten zirela kontatzen du Laxarok, irribarretsu. Izan ere, mezetara joateko denentzat arropa nahikorik ez Añarben, eta arropa batak besteari uzten ibiltzen omen ziren anai-arrebak. Horretarako, batzuk lehendabizi joango ziren mezetara, eta handik ateratzean, bidean zain ziren anai-arrebei arropak aldatu, eta horrela geratzen omen zen hurrengoa mezetara joateko moduan. Igandero joaten ziren mezetara, eta batzuetan baita Goizuetaraino ere, bi ordu eta erdiko bidea oinez egin eta gero.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-007-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Jantzi, ahal zuten bezala egiten zirela kontatzen du Laxarok, irribarretsu. Izan ere, mezetara joateko denentzat arropa nahikorik ez Añarben, eta arropa batak besteari uzten ibiltzen omen ziren anai-arrebak. Horretarako, batzuk lehendabizi joango ziren mezetara, eta handik ateratzean, bidean zain ziren anai-arrebei arropak aldatu, eta horrela geratzen omen zen hurrengoa mezetara joateko moduan. Igandero joaten ziren mezetara, eta batzuetan baita Goizuetaraino ere, bi ordu eta erdiko bidea oinez egin eta gero.

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia