Laxaro Iparragirre Perurena
Errenteria (Gipuzkoa) (1929)
Biografia
Errenteria-Oreretako Añarbe baserrian jaio zen, egun Añarbe urtegia dagoen tokian; izan ere, urtegia egitean urpean geratu zen baserria. Aita Añarbe eta Petrinea baserrien artean zegoen Herriko Etxe baserrian jaioa zen eta ama, berriz, Goizuetan. Aitak Añarbeko zentralean egiten zuen lan. Errenteria-Oreretako lurretan zegoen baserria, baina herrigunetik hiru orduko bidea zegoen eta Goizuetatik bi ordu eta erdikoa. Oso gutxi joan zen eskolara Laxaro. Hamaika urterekin hasi zen basolanetan osabarekin. Gerora, urte batzuetan baserriko morroi-lanetan aritu zen Hernanin eta Oialumen. Berriro bueltatu zen basolanetara anaiarekin batera; baina berehala baserrira itzuli behar izan zuen anaia zaharrena ezkondu zelako. Hogeita lau bat urterekin Luzuriagako Astillerotan hasi zen lanean, bakailaotarako itsasontziak konpontzen eta bertan aritu zen aurrejubilatu arte. Pakita Etxeberria Oiartzuarrarekin ezkondu zen eta bost seme-alaba izan zituzten. Errenteria-Oreretako Agustinak auzoan bizi izan dira.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ERR-007 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute