Errenteria (Gipuzkoa)

Kooperatibak ireki zituztenean, denda itxi behar

Kooperatibak ireki zituztenean, denda itxi behar <p>1975 aldera itxi zuten denda, kooperatibak hasi zirenean. Francoren aginduz zabaldu zituzten, Luzuriagak eta paper lantegiak. Konpetentzia handiegia zen, langileak ez zirenek ere han erosten zutelako.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-003-046 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

1975 aldera itxi zuten denda, kooperatibak hasi zirenean. Francoren aginduz zabaldu zituzten, Luzuriagak eta paper lantegiak. Konpetentzia handiegia zen, langileak ez zirenek ere han erosten zutelako.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Milla bederatziehun ta hirurogeta hamabost…
- Bai, bai, holakon bat. Hirurogeta hamabost bat izango zan.
- Kooperatibak hasi… ze motibo izan zan istekoa. Hoi nahi nun pixka bat.
- Beira, inportanteena-inportanteena izan zen kooperatibana. Francok agindu zun langilleei laguntzeko kooperatibak jarri bihar zituztela milla biztanle baiñon gehio lan iten zuten fabriketan. Orduan, hasi zen Luzuriaga, papelera… eta hoiek denak kooperatibak jartzen. Orduan, zer gertatzen zen? kooperatiba zzenez, beak ez zuten irabazirikan izan behar, baizikan saldu bihar zuten kosta preziyuan. Gehi jartzen zioten kopuru txiki bat gastuantzako, argiya edo balantza hondatzen baldin bazan edo lokala garbitzeko. Eta halaz ere [gelditzen] zuten kopuru hortatikan diru pixka bat sobratzen baldin bazen, obligaziyua zuten bertan diru hori [jartzeko].
- Inbertitzeko.
- Orduan, ze iten zuten? Oliyua baldin bazen zortzi pezetan litrua, esan dezagun, ba, irabazi horrekin jeisten zuten sei pezetara.
- Preziyua jeitsi.
- Ezin zenuten konpetentzia… ezin zenun… Baiñon hori ez zan txarrena, baizikan horren inguruan Luzuriaganian lan egiten ez zutenak ere bere koiñatatikan lortzen zuten kartilla, eta juten zian baldin bazian bezela Luzuriaganeko langilleak, erostea. Orduan, konpetentziya ez zen konpetentziya; zen desastre bat! Entenditzen duzu? Klaro.
- Bai, bai, bai.
- Zegatikan papelerakuak berdin. Papelerakuak papeleroak bakarrikan erosten bazuten, ez zen deus, baiñon lehengusiñak erosten zuten haien izenian! Hori gertatu zan.
- Eta hor ya klientiak horra jungo zian, pixkanaka-pixkanaka, toki hoietara.
- Klaro! kooperatibetara jun zian. Klaro, merkea zuten. Jenero berdiña ta erdi-preziyuan! Erdi-preziyuan edo askoz´e merkio.
- Ta sumatu zenuten bezero gero eta gutxio?
- Klaro! Nola ez? Espezializatu in bihar zendun. Zuk euki bihar zenittun, ba, mantekillak iñork… han ez zegoztenak. O ez dakit zer, o konserbak oso onak [hor ez zegon..] o edariyak oso onak han ez zegoztenak. Eta horrekin luzatu zen pixka bat negoziyua, baiño puntu bateaiño ezin zela mantendu. Zegatikan saiatu zian ere bai jartzia supermerkatu modura, zea, konjelatuakin eta mostradoria jendiak beak serbitzeko beak bere jenerua ta… Hoik danak in zittuzten saiakera hoiek guziyak. Halaz eta guztiz´e oso zailla zen. Zegatikan kooperatibatikan atera ta etortzen zian ta “¿A cómo tiene usted esto?”, “A seis pesetas”, “¡Uy! Acabo de comprar a cuatro”.
- Baiña pentsatzen det zuei bezela beste denda batzuei ere gauza bea.
- Askoi, askoi. Janari dendai.
- Denda gehio´re itxi zian hola?
- Janari dendai. Zenbat gelditzen dia gaur egunian Errenteriyan pixkanaka-pixkanaka? Gero supermerkatuak sortu dia.
- Bai. Oain daude ya Mamut eta hoiek, ya diala superfizie haundiyak.
- Dozenerdi bat denda gelditzen dia hemen: Monikana, erdiko kalian beste bat, han beste bat… sei bat. Ez da gehio. Oain kateakin oain. Klaro. Lehen hasi zian supermerkatuakin, gero hasi zian kate haundi hoiek…
- Bai, ta gero ta gutxigo.
- Oain, katiak, hoiek irabaziya bihar dute, bestela ez dia mantenduko. Biñon auskalo nola gobernatzen dian! Esaiezu esnea saltzen dutenei, baserritakoei. Haiei preziyua jetsi-jetsi-jetsi-jetsi eta denak ezin biziyikan. Eta irabaziya… oseake.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia