Aste Santu gogorra
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERM-040-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Konfesatzea asko gustatzen zitzaion. Lasaituta sentitzen zen, pozik. Aste Santua gogorra egiten zen, barau egiteko ohitura zuenez makaldu ere egiten baitzen.
- Proiektua: Ermuko Ahozko Ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Esti Gonzalez
- Data: 2008(e)ko apirilaren 25a
- Iraupena: 0:01:39
- Erref: ERM-040/034
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Emalea: Esti Gonzalez
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra , Erlijioa » Ohiturak eta bizimodua » Eliza giroko ospakizunak » Aste Santua
Transkripzioa
-Bai, konfesionarixotik. Pulpittua be bai baiña pulpittuan danak ekitzen otsen baiña konfesionarixuan zan aste guztietan hantxe, benga; baiña pozarren! Halaxe. Hoixe azeptatzen neban nik ba halaxe dala ta. Konforme. Nahi, gaiñera, konfesatzia, trankil geldittu. Pentsaizu. Oin be trankilao nago gitxiauaz. Baiña "épocas distintas". Diferentiak. Bastante historixa kontau dotsut, ezta?
-Aste Santuan eta, ze izaten zan Ermuan. Aste Santua zelan bizi izaten zenduen?
-Aste Santua? Ba bueno, serixo, serixo. Astelehena, martitzena ta gitxiao, baiña Eguen Santua ta barixakua, horrek zian serio. Nik pentsatzen dot kaxkartu izan nitzala, aiuno batzuk eta! Neu nitzan gero larregi igual, e. Bai, Aste Santua. Konparaziño baterako, egun bi, behintzat barixakua "ayuno; ayuno". "Ayuno" zan afari gitxi-gitxi, armozua be gitxi, bazkaldu dezente. Bai. Hori zan, ba Aste Santua gogorra izaten zan. Gogorra. Neretako, e. Oin, danak ez zian izango igualak baiña. Nik neuk hartzen nittuan gauzak ba, pentsatzen neban, bueno, pues ein in bihar zala. Osea ke. Santidaderik ez nekan baiña pixkat nahi.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!