Ermua (Bizkaia)

"Lau esku banekaz..."

"Lau esku banekaz..." Janariz beteta joaten zen Bilbora. "Lau esku banekaz..." esaten zion bere buruari, gehiago eroan ahal izateko. Kartzelan egondako senideak. Emaztea bisitara joan eta haurdun geratu zeneko istorioa.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERM-040-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Janariz beteta joaten zen Bilbora. "Lau esku banekaz..." esaten zion bere buruari, gehiago eroan ahal izateko. Kartzelan egondako senideak. Emaztea bisitara joan eta haurdun geratu zeneko istorioa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Esan dozu eruan egiten zenduzela gauzak.
-Jatekua, bai. Akordatzen jata guardazobillak estaziñuan, ya honek kentzen dosten eta. Begiratu osten eta. Esaten neban nik: "lau esku banekaz danendako eruateko..." Nekan jatekotan, eta eruatia. Ta begiratu osten eta, ze ingo ete doste honek. [...]. Eta esan osten: "Hola, dónde son?" "Para los presos" "No comen mal los presos". Nik kasorik be ez. ixil-ixilik, pozarren laga ostenian, kendu ez ostazenian... Baiña esaten neban "lau esku banekaz" Bat bete, bestiai ta danai eruateko. Ez ostan inporta... Zelako gauzia, e . Halako gazterik eta.
-Zenbat jente, senidiak edo?
-Bai. Tia anbrosia be egon zan kartzelan. Tia Anbrosia be egon zan, hareana faten nitzan. Gero mordua, mordua, familixakuak. Zera, Maria Txindurrin gizona. Ta gaiñera polittena izan zan, Maria Txindurri ta, zera, gizona bakizu, ezta, ze pasau zan? Bitorixan euazen, bai, eta lagatzen otsen andriak faten dienian lo eitteko. Eta joan zan lo eittera andra-gizonak, eta ez zan ba geldittu estaduan; kartzelan euala. Begoñita, Begoñita, azkenengo umia. Karzelan estaduan, kartzelan egun bat edo laga eitten otsen andriaz pasatzen, eta hor nun geldittu zan estaduan karzelan. Kartzelan gizona eta estaduan bera. Zelako gauzak, e. Maria Txindurrik asko pasau dau, asko.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia