Ermua (Bizkaia)

Tunelean gerra denboran

Tunelean gerra denboran <p>Gerra denboran, trenbideko tunelean pasatzen zuten eguna. Gerra amaitzean, Eibarren hasi zen lanean. Gero, nobioa topatu zuenean, Ermuko Urretanera joan zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERM-036-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra denboran, trenbideko tunelean pasatzen zuten eguna. Gerra amaitzean, Eibarren hasi zen lanean. Gero, nobioa topatu zuenean, Ermuko Urretanera joan zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gero gerra ostian... Klaro, gerra denporan bizi genduan bizimodua "de aupa!". Refujixuak euazen, baiña azkenian akordau jakun Espillako tunelera edo joatia eguna pasatzen. Gure ama bazkarixakin joan eta gu alper galantak hantxe, ixa egun guztian. Abioiak etozenian tunel barrura. Aria-zakuak eta ipinitta euazen parian. Eta han pasatzen genduan eguna. Gero arik eta hamazazpi edo hamazortzi urte..., gerria amaittu zanian ba Eibarera joan nitzan biharrera, bederatzi hillabete-edo gerria amaittu arte. Ta gero handik beste hil batzuek etxian einda, beste tailler batera Eibarrera. Beste, arik eta gero Ermura etorri nitzan. Nobixua Ermuan topau nebanian harek Ermura ekartia nahi. Ta Urretanian ezkondu arte biharrian.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia