Ermua (Bizkaia)

Dirua jokatzera eta neska ederrak ikustera

Dirua jokatzera eta neska ederrak ikustera <p>Hiru egun jai hilekoa zutenean. Jokatzera joaten zen jendea batik bat, baina neska ederrak ikusteagatik ere bai. Zapatila horiak eta galtzerdi zuriak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERM-033-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hiru egun jai hilekoa zutenean. Jokatzera joaten zen jendea batik bat, baina neska ederrak ikusteagatik ere bai. Zapatila horiak eta galtzerdi zuriak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Orduan urtetzia andrak, holako mobimentua-ta, orduan gauza haundixa izango zan.
-Ba, bastante, bastante.
-Prensan eta [...]
-Bai. gero anunziatuta be bai zerian, ointxe hemen etortzen dian moruan. Pelotari, esku-pelotakuak eta etortzen dian bezela. Han be bai etortzen zian.
-Eta gaixotu ezkero edo perioduakin...
-Ez, periodoko denporan hiru egun eukitzen genduzen jai. Anunziatzen genduan eta hiru egun jai. Hortxe ekarri doten periodiko baten urten eban, Ta harek be ipintzen dau. Gero lagako dotsut ikusteko. Ipintzen dau horixe.
-Orduan zaintzen eben, ez?
-Bai, bai. Ta gaixorik bazenguazen ba ezingo zan jokatu, baina...
-Zu hamahiru urtekin hondiñok titirik, petxurik eta...
-Bai, bai. Ederrak eukezenak be bai. Baiña sotenekin zer?, igual-igual jokatzen zan. Oin be honek tenistak be jolasten dabe, osea ke. Ez da problemia hori.
-Gizonak hara joaten ziran jokua ikustera edo bertako neskak ikustera? Lehen "palomitas" esan dozu.
-Baiña "palomitas" guregaittik esan eben. Kontxitagaittik eta neregaittik. Baiña ikustera, bai, batzuk joango zien, baiña jolastera asko, jokolarixak asko, jokatzia gustatzen jakuenak. Bo, joango zian. Partidetan ba neskak, badakizu, atenziñua gaiñera batzuek llamatibak be bai ta, pelotia joten zanian pixkat mobtzen bajakuen eta iztarrak ikusi, ba bueno. Orduan zeiñek ikusten zittuan ba iztarrak? Ze plaiara joaten baziñan be ba igual jentia joaten zan ikustera, jakitzen eben ba pelotan itten genduana ta plaian be gu normal ibiltzen giñan baiña. Ez. Bizimodua normala eitten zan.
-Bueno, baiña gonak eta ez zian oso luziak izango.
-Ez, holan, holan. Belauna tapauta.
-Inportantia, ezta, belaunak tapatzia.
-Belauna tapauta izaten zan.
-Lehen galdetu dotsut, ze oiñetako erabiltzen zenduen?
-Zapatillak. Lotzekuak, zapatillak. Orixa ta gero galtzetiñak zurixak.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia