Ermua (Bizkaia)

Karlistak, bizkaitarrak eta errepublikanoak

Karlistak, bizkaitarrak eta errepublikanoak <p>Karlistak eta bizkaitarrak (nazionalistak) zeuden Ermuan, eta beti borrokan, nahiz eta gero elkarrekin dantzan egin. Eibarren baino lehenago Ermuan ipini ei zen bandera errepublikazalea. Droget izena zuenak jarri ei zuen. Estik kontatzen du bezperan joan zirela Ermutik Eibarrera esanez Madrilen errepublika aldarrikatu zutela.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Karlistak eta bizkaitarrak (nazionalistak) zeuden Ermuan, eta beti borrokan, nahiz eta gero elkarrekin dantzan egin. Eibarren baino lehenago Ermuan ipini ei zen bandera errepublikazalea. Droget izena zuenak jarri ei zuen. Estik kontatzen du bezperan joan zirela Ermutik Eibarrera esanez Madrilen errepublika aldarrikatu zutela.

Transkripzioa

-Gerra aurrian be politikia...
-Bai. Eneee!, orduan karlistak eta bizkaittarrak zien Ermuan. Beti burrukan. Baiña gero gabian beti egoten zan plazan, bandia euan Ermuan, ta alkarrekin dantzan be bai, e. Baiña beti burrukan, e, karlistak eta bizkaittarrak.
-Benetan burrukan?
-Benetan burrukan. Benetan burrukan, bai.
-Eta sozialistak bazeren Ermuan?
-Bueno, ez. Karlistak eta bizkaittarrak. Soizialistak Eibarren euezen. Esaten dotsut ba, nik sozialistia euki neban nobixua ta, amak esaten ostan "atrebidu eitten haz sozialista batekin ezkontzen?" Ja-ja.
-Zergaitik? Sozialistak zelan ikusten zien?
-Elizian kontrarixuak zien eta. Horixe eken zeroi. Kontrarixuak.
-Ta republikanorik-eta baeuen?
-Bai, bai. Droget. Ez zenduan ezagutu zuk Droget?
-Ez, ez neban ezautu.
-Republikanua zan. Haretxek lelengo republikako banderia, Eibarren eta baiño lehenao Ermuan ipiñi zan. Haretxek, horretxek, Drogetek.
-Ez esan honi hori; Eibartarrei esan bihar jakue hori, Maria.
-Republikia Eibarren baiño lehenao Ermuan?
-Ermuan.
-Zelan da hori ba?
-Republikako bandera gorrixa Ermuan lehenao etara zan Eibarren baiño.
-Eta honek zelan dakarre ba famie? Beti esaten da Eibarren ipini zala... Zeiñek ipini eban ba Ermuan?
-Ba horretxek, Droget esaten dotsutenak.
-Hor historixa bat kontatzen da Droget eta beste batzuk joan zirala Eibarrera edo. Hori badakizu zuk historixa hori?
-Ez, ez. Ez dot sekula entzun.
-Nik be entzunda, republikia proklamau zanian hemendik Droget eta beran lagun batzuk Eibarrera joan ziala eta holakoren bat. Baiña ez dakit zela zan.
-Ez dakit. Neuk be ez dakit.
-Margaritak kontatzen dau. Bai, bezperan, banderak hartu ta Eibarrera joan zien klarinetiaz, klarinetia joten eta. Eta gero ba han Madillen eta erregioi edo hondiño Madrilletik joan barik euela urten eban, eta tolostu barriro banderok eta, fi-fi!, isil-isilik danok etxera barrido.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia