Ermua (Bizkaia)

Gabon gaueko ogi-koskorra

Gabon gaueko ogi-koskorra <p>Mahaian jartzerakoan Aitaren egin eta Abemaria bat errezatzen zen. Ogiari gurutzea labanaz. Gabon gauean jaten zen ogiari koskorra kendu, trapu zuri batean gorde eta hurrengo Gabonetan zopa egiten zen harekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERM-002-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Mahaian jartzerakoan Aitaren egin eta Abemaria bat errezatzen zen. Ogiari gurutzea labanaz. Gabon gauean jaten zen ogiari koskorra kendu, trapu zuri batean gorde eta hurrengo Gabonetan zopa egiten zen harekin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Orduan kostunbria genkan, ezkonduta, umiak eta, mahixa jartzen zanian beti errezatzen zan, Agur Marixa bat beti errezatzen zan mahixetan. Euskaldun etxe guztietan. Zuek be egingo zenduen gaztetan. Bai. Gurasuak eozen lekuan, mahixan jartzerakuan, aittiaren egin eta agur marixa bat errezau.
-Eta mahixa bedeinkau?
-Bai.
-Eta ogixa be bedeinkatzen zenduen?
-Bai. Beti ogixa, haundixa, hartu eta kutxilluakin kurutzia eitten otsen ogixari ebaten hasi baiño lehenao.
-Beti?
-Beti.
-Eta mun ein?
-Bai. Orduan baserrixetan kostunbria zan, ha Gabon Gabian ogixa hartzen zanian koskorra ebagi eitten otsen, eta trapu zuri baten batu eitten eben. Eta hurrengo Gabonetan haregaz zopia eitten zan. Haregaz koskorragaz.
-Eta urtebete irauten zeban?
-Bai.
-Nun gordetzen zan ba?
-Trapu zuri baten gordeta.
-Armarixuan arasan?
-Bai. Eta haregaz Gabonetan zopia eitten zan. Kostunbria.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia