Umeen jolasa zaku gainetik saltoka
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERE-005-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Nolakoa zen etxea erre aurretik. Sarreran almazenetik ekarrita zakuak egoten ziren (zahia, baba...) jendeari saltzeko. Umeak zirenean han jolasean ibiltzen ziren zaku gainera igo eta behera salto egiten. Hango amona Marzelina oso emakume ona omen zen, inoiz ez zieten errietarik egiten eta.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ariane Ensunza - Urtzi Reguero
- Data: 2008(e)ko abuztuaren 02a
- Iraupena: 0:01:50
- Erref: ERE-005/025
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua
Transkripzioa
- Ta hau esango dotzut. Lehengo etziek euki eban ezkatza untxe euki daben lekuen, beti euki daben lekuen ta dendie betiko lekuen. Ta ezkatzien, gero, pasillue gorako. Korrajue. Ate bat eta atzien eskillarie, bai, gorako eskillarie. Eta jatekue, komedora...mahaixe jatekue, ezkatza, eta pasillue, horra bentanie, ta mahaixe han albuen, ezkatzan albuen. Hantxe jaten zan eta han, gorako bidie goixen. Eta behien, oin be badau ta leku galanta egongo da, salo galanta, hiru edo lau mahai kabiten zien. Eta egoten zien sahaixe, babie eta horrek ekarte zitxuzen almazenetik. Gero jentiek han erosi eitxen zitxuxen. Ta saltzeko. Ta egote zien zakuen pilluek, pillo itzelak, e! gora arteko pilluek, eta guk illundu arren be hantxe, zaku ganera igon ta behera salto. Ta lantzien igul zaku bat botaten gendun behera ta amuma Marzelinak sekule agorik edai bez, beran umiek izen zien gehixenak eta, erriztarik iñoz bez erriztarik. Ta beti zeuzer emon, beti zeuzer emon. Harek andrik beti eukitxe eban zeuzer emoteko. Andra ona, ona ta aitxitxe, ostera, serixue. Umiri kasurik bez. Erriztarik bez, e! Erriztarik pez, baia kasurik pez. Ta Marzelek hainbeste ume ta lantzien ume bat emote doskun guri jaboteko ta beste bat besuen ta beste bat tripan ta koitxadie halantxik. Halantxik. Goizeko mezara etorte zan ta mezie entzun ta sartzen zan hantxe ta hantxe, etxien barruen.
Egilea(k): Ariane Ensunza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!