Ereño (Bizkaia)

Hilarriak zelan prestatzen ziren elizan

Hilarriak zelan prestatzen ziren elizan <p>Hilarriak zelan prestatzen ziren azaltzen du: lehenbizi trapu beltz bat jartzen zen hilarri gainean, haren gainean puntiladun trapu zuria eta aurrerago argimutila. Trapu zuria tolestuta egoten zen eta dirua han barruan sartzen zen, ez ikusteko moduan. Aberatsagoek diru gehiago emango zuten eta pobreagoek gutxiago. Goizeko mezatik meza nagusira bitartean jartzen zen sepultura. Belauniko egoten ziren hilarri aurrean errezatzen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERE-005-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hilarriak zelan prestatzen ziren azaltzen du: lehenbizi trapu beltz bat jartzen zen hilarri gainean, haren gainean puntiladun trapu zuria eta aurrerago argimutila. Trapu zuria tolestuta egoten zen eta dirua han barruan sartzen zen, ez ikusteko moduan. Aberatsagoek diru gehiago emango zuten eta pobreagoek gutxiago. Goizeko mezatik meza nagusira bitartean jartzen zen sepultura. Belauniko egoten ziren hilarri aurrean errezatzen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zelan ipintxen zan sepulturie? Zuk esan, ze hori be honek ez dakixe. Nik hori badakit baia honek ez dabe hori inoiz ikusi.
- Ba trapu bat baltza lehelengo, trapu baltza ixeten zan holako bailleta antzekue, beran sepulturien markakue, holan, lehelengo ha ipintxen zan ta gero ipintxen zien kandeleruek, bana edo bi edo hiru...edo bueno, kandeleruek.
- Trapu zurixe lehelengo Maria Luisa, trapu zurixe.
-Trapu zurixe plantxeute, plantxeute baia puntilla elegantie-eta, hor dekot nik, trapu zurixe.
- Eta haren ganien gero...
-Gero, esate baterako haulan, ezta? Honek kandeleruek, trapu baltza hamen ipiñitxe, horrek kandeleruek ta gero ha trapo zurixe ganien, kandeleruen ganera puntillie apur bet aillegetan dala, elegante ta belauniko egoteko ez zan egoten…
- Ta platertxu bet-edo ipintxen zan?
- Ez, ez, ez.
- Bertara ganera zuzenien, ezta?
- Bai, bertara ganera, beran trapu zurixen ganien doblaute egoten zan lez han doblien sartunde dirue, ba esate baterako zuk ikusi ez deixun edo gitxi gorabehera txakur haundi bat, bi iguel ta aberatsaua danak gehitxuau, bestik gitxiau, ba holan. Ta han trapuen doblien sartunde dirue egoten zan eta ba holan. Altzau eta gu domeka goizien ipiñi...
- Eta noiz ipintxen zan? Zenbat denporatan?
- Zenbat denporatan? Ba esan doten guztixe. Goizeko mezatik meza nagusire bitxartien sepulturie ipintxen zan.
- Bai, baia etxekue hiltzen zanien, ezta?
- Bai, bai.
- Eta, kendu segiduen ala...
- Gero kendu bez, kendu bez gero. Bai zera! Ez zaben kendu gure ixeten zaharrak, keba. Seputurie beti.
-Beti?
-Aunke hil barririk ez badekozu trapu baltza kendute. Trapu zurixe. Baia kandelero bat hantxe. Bai. Ta sillarik ez euen. Gero bai agertu zin sillak-eta, baia hankak holan parau, belaunbiko ta gero eperdixen ganien jesarri ta hantxe, umik be hantxe. Mutillek sikeran bankutara-edo juten zien baia andrak hantxe, sepulturan halantxik, errezarixuk eskun ta hantxe errezetan ta hantxe. Haxe biximodue. Bai. Trapu zurixe hortxe eukot nik hondiño ba.
- Elegantie zan. Neuk be goguen dekot. Puntilla elegantiekaz eta trapue bera gogortxue baze total almidonaute egoten zan.
- Bai, almidoie. Almidoiegaz dekotela nik pentsetan dot nik be, hortxe euko dot nik pentsetan dot ba...

Egilea(k): Ariane Ensunza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia