Erandio (Bizkaia)

Santa Ageda Erandion

Santa Ageda Erandion Santa Ageda egunean gizonak joaten ziren etxerik etxe kantatzen. Neska gazteei beti gauza onak kantatzen zitzaizkien bertsoetan. Neska zaharrei ez. Zeloak ere izaten ziren gaia.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERA-001-040 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Santa Ageda egunean gizonak joaten ziren etxerik etxe kantatzen. Neska gazteei beti gauza onak kantatzen zitzaizkien bertsoetan. Neska zaharrei ez. Zeloak ere izaten ziren gaia.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta Santa Agedak edo?
- A bai, Santa Ageda be kanta. Polito.
- Eta zer eitten zenduen, etxerik etxe edo zelan?
- Ez, guk ez. Gizonak etorten ziren kantaten, gizonak. Bertso bota neskari eta gizonak etorten ziren etxera kantaten.
- Eta zer kantaten eben?
- Ba nik ez dekot hainbeste memori be, ezta? Baie ni akordaten naz zelan izekoari be… “Ai Dolores non zara, hemen agiri zera. Lagun guztik ezkondu eta zeu zeaitik iten ez zara” eta halakotxe asko eiten ixen zien. Gaztetik, bakizu, gaztena... beti gauze politk botaten. Gazteri.
- Holako berba polittek.
- Bai, bai, danak pozik entzuteko.
- Beste zeuzer esaten eben be bai akorduen dekozune?
- Ez, ez, ez naz akordaten asko.
- Igual esaera zaharrik edo esaten eben?
- Bai, neskazarrari be gauze txarrak esaten ixeten ziren.
- Zer esaten eutseen?
- Bueno… Neskazarrak, bakixu, jentiek, e… Hasarratu eiten zien neskazarrak halan gauze politek ez baeutsen botaten. Zelok. Bai, bai. Izeko bateri be, niri halan esan osten: “Aitu zer esaten etor datezen”, hasarre. Bai, gazteri ba beti politauk. Kuadrillek etorten ziren ordun, e! kuadrillek. [...]

Egilea(k): Lucas Mezo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia