Erandio (Bizkaia)

Kordelerian egin zuen lan

Kordelerian egin zuen lan <p>Hamabost urterekin kordelerian hasi zen lanean, ezkondu arte. Itsasontzietarako sokak egiten zituzten. Zaharrenak irakasten zion gazteenari lanean. Egunean lau joan-etorri egiten zituzten etxera, negu zein uda. Egun guztia ematen zuten lanean; presazko lanak zeudenean, gauez ere lan egiten zuten. kalamua eta sisala erabiltzen zuten. Ez zen lan fina.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hamabost urterekin kordelerian hasi zen lanean, ezkondu arte. Itsasontzietarako sokak egiten zituzten. Zaharrenak irakasten zion gazteenari lanean. Egunean lau joan-etorri egiten zituzten etxera, negu zein uda. Egun guztia ematen zuten lanean; presazko lanak zeudenean, gauez ere lan egiten zuten. kalamua eta sisala erabiltzen zuten. Ez zen lan fina.

Transkripzioa

–Ta eskolatik urten zendunien, hamahiru-hamalau urtegaz, zer ein zendun?
–Hamabostegaz ba, sartu nintzen ia lanean.
–Nun?
–Ba kordelerie ixaten zan ordun, eta hantxe ein genduzen, ba, ezkondurarte. Ez gendun euki…
–[…]
–Ba, kordelak, barkutarako, txikotek. Makinek, zea, egon zien ta gero, [haragiez] beti firuk eiten; ta gero trentza eiten zan ba makinagaz. Guk atara firuk, xixal ta zuek ez dakizue zer dan baie…
–Ez.
–Eta kañamo ta duzti, ba, fabriketan dana… Dana etorten zan fabriketati, e… Han zien, ademas, e… Barkun uzabak etorten zien; ze barkuk eroaten zien horrekaz erramalakaz gero amarrateko; eta horrek eiten genduzen guk, hainbeste urten.
–Eta zelan ikesi zendun, adibidez? Fabrikera sartu ta nok erakutsi otsun, zelan ein zendun?
–Bai. Bertan ikesi; bertan ikesi, gazte-gazterik sartute… Zaharrenak, harek gihau daki ta gazteri ikesten, ta ikesi ein gendun hori be eiten.
–Non egon zan fabrikie?
–Hor ber…, kasi albon. Laurak? Bakizu zuk non dan, Laurak? Ez dakizu non dan? Hamentxe…
–Iloba: Hamen Sondikan edo Derion?
– Ez. Sondikara. Loiure joateko zera bide, hemeti joaten zarenean harantza…
–Iloba: A, bai!
–Hortxe.
–Iloba: Bai. Trenbidea pasata.
–Bai, hortxe, hortxe. Bastante paraje, baie lau bieja eiten genduzen egunen, e… Etorri, joan ta ostabere etorri… ta sartu… Orduk sartuten genduzen ordun. Bai, ba, “vida pobre”.
–Zelan izeten zan zeure egun bat, adibidez? Ze orduten sartu, ze orduten urten?
–Beitu! Lehelau seiretan sartu “seis menos cuarto”; [sartunde genzen]. Ordu bitan urten, hiru t’erditan joan barriz, ta zazpi t’erditarte. Hori urtetan, e… Eta prisa asko badau, gauez: zortziretan sartu eta goixeko hamarratarte. … Zer kontako tsut nik? Gauze handirik ez.
–Iloba: Egun guztie lanean.
–E?
–Iloba: Egun guztie beharrean.
–Bai, bai. Asko. Asko, ademas.
–Eta, ordun bazkaltzeko etzera joaten ziñien?
–Bai, bai. Beroa zein euria zein neguaz, bazkaltan etxera. Ordu t’erdi eiten gendun biejarako ta bazkaltako eta hori eiten gendun, bai.
–Ta han bertan, adibidez, goizien sartzen ziñen eta zer eitten zendun zuk, zure biharra zein zan?
–Bai, bai. Sartu ta beharra ta…
–Zein zan zure biharra, Mertxe?
–Ba, bobinak eiten genduzen, bobinak. Imini firuk halan makinetan, zuk eiten dozun, modun, hortxe… Imini firuk eta makinera, joan makin-…, makinillak esaten genduzen, ta firu batu eiten zan. Ta gero haik firuk batu beste leku betera, lodiaugaz, ta halan ixen zan, ba gero ta handiaok eiteko txikotek ixeten zien, eta gixonak be bai, e… Gixonak, halan gogorrena gixonak eite eben, guk fazilaue eiten gendun, baie guk be ein ein behar ordutan.
–Ta zerezkue izeten zan firue?
–Cáñamo ta sisal.
–Zer da sisal?
–Sisal, ba, firu bet ixeten zan, ba gogorra, gogorra “como hilo, pero duro, duro, duro; y luego el cáñamo le iba dentro; enroscando, enroscando, enroscando”. Eta handi ia eiteko zera. Bai, bai, halan… Ez fine, ez zan ixen fine. Nire aizteak asko hobeto bizi zan, ze joan zan bordatan ta josten, finau ni baino. Ni sartu nintzen… dirue gure ixen /guxen/ nindun nik eta sartu nintzen lanean baie gogorra, gogorra; ta nire aizteak daki ondo bordetan ta josten be bai.
–Ta nondik ekarten eben hori materiala?
–Hori? Ez dait nondi. Barkutan etorten zan, e… Barkutan. Ez dakit nondi etorko zan. Barzelonati, hurren. Barzelonati, barkutan.

Egilea(k): Arantza Bilbao

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia