Erandio (Bizkaia)

Ulertzen ez zituzten mehatxuak jasotzen zituztenumetan

Ulertzen ez zituzten mehatxuak jasotzen zituztenumetan <p>Errazionamenduan zeuden olioa, azukrea eta tabakoa. Gerra garaian, dendara joaten zirenean, umeak izan arren mehatxatu egiten zituzten euskaldunak izateagatik. Ez ziren politikan sartzen gurasoak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERA-001-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Errazionamenduan zeuden olioa, azukrea eta tabakoa. Gerra garaian, dendara joaten zirenean, umeak izan arren mehatxatu egiten zituzten euskaldunak izateagatik. Ez ziren politikan sartzen gurasoak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta ogi beharra zinon eta esaten gendun: “Franco, antes que eras blanco nos dabas pan blanco y ahora que eres caudillo poco y amarillo”. Baie [sentido begiditute ogi] guztie eta [hantxe be jan ein ber] eta txarto pasa gendun e. Dana errazionamentun, olioa be errazionamentun eta azukre be dana bai errazionamentu, gizonen tabako be bai... dana-dana errazionamentun.
- Eta nora juten ziñen errazionamendue hartzeko?
- Dendara, hantxe Lacampan estanku bat egon zan eta eiten euen estanko eta ultramarinos dana iten euen. Baia han be… bueno… “Nacionalistas vascos, ala, os van a llevar al barco” eta gu ume txikerrak ondino e? eta zer gure deuen /gudun/ esan be ez gendun jakiten. “Ala, nacionalistas vascos, venga, todos al barco, os echen allí”.
- Eta dendakoeri nok eruten eutson edo ze ba denda horretan izten ebezen geuzek?Eta gure kontran beti. Ta gu zer? umetxu betzuk izen [bagintzen] ondino! ume batzuk! Eta aite be inoz ez da izen halan partidutarra, e. Ama be ez.

Egilea(k): Lucas Mezo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia