Elurzuloaren inguruko azalpenak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-043-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Karobiak, txondorrak eta elurzuloak
- Elkarrizketatzailea(k): Amaia Olañeta - Argiñe Urkiola
- Data: 1994(e)ko maiatzaren 01a
- Iraupena: 0:02:10
- Erref: ELO-043/002
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Bergarako Udala
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak
Transkripzioa
- Neberia, neberia izeten zan zulo haundi bat, txabola bat, edur denporan, edur-bolak sartzen zien barruen. Gizon bat e dediketen zan e edurra batzen zeaittik orduen oingo moduen e oingo moduko adelantoik ez zeuen e, zera esan gura dot, frigorifiko ez zera, ez frigorifikoik eta holako adelantoik ez zeuen. Ta udako denporan edurra eitten zittuen ikusgarrixak. Oin e larogei urte ingurua danien nabil esaten, e? Ta gizon bat dediketen zan edur batzen zeaittik udan eukitzen eban eskabide haundixa ba hoteletarako, fondetarako, ta holako e tabernetarako ta, pixkat e fresketako. Ba e estimaziño haundixe eukitten eban. Ta berak e ikusten eban ba, ba zeoze etara leikiela, edurra batu ezkero. Ta edur-bolak ikaragarrixak sartzen zittuen txabolan ta han egoten zien negu guztien. Ta gero udie etortzen zanien ta berua ba eskabide haundixa eukitten eban. E edurren eskabidia, ba gauzak hotz hotz hotzien eukitteko, hotza frigorifikoik moduen.
- Bai, ez zauan eta.
- Ez zauan eukitteko. Ba berak e, berak ikusten eban ba merezidu dabela gordetia, ta beste iñoi ez jakon akordetan ta gizon bat zan ta haure gizon hoi edur haundixak eitten zittuenien etortzen zan edurren bila ta edur-bolak ikeragarrixak eitten zittuen. Hiru edo lau gizon ekartzen zittuen berakin, zeaittik hori batek eta bik ezin leikie eiñ, ta hiru edo lau gizon etortzen zien.
- Bonbero.
- Ta izena eukan Bonbero. Bueno, izena berena Juan baiña.
- Juan eta ze apellido zeukan? Badakizu?
- Bonbero ta apellidua ezin akordau.
Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!