Elorrio (Bizkaia)

Felisa auzolanera alarguna zelako

Felisa auzolanera alarguna zelako Bidegintza zenean egiten zen auzolana. Udalak zahagi bat ardo ematen zuen. Gizonen lana zen, baina Felisak egin behar izaten zuen alarguna zelako.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-021-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bidegintza zenean egiten zen auzolana. Udalak zahagi bat ardo ematen zuen. Gizonen lana zen, baina Felisak egin behar izaten zuen alarguna zelako.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Auzolanik eitten zan zuenetan?
-M-Ez, e, holantxe bidegiñen itten zanien, bai. Basora urtien birrittan eta hona galtzaria arregletan hau kamiñuau egiñ aurretik. Ta aiuntamentuek emuten eben garrafoe bat ardau. Orduentxe eraten eben hamengo jentiek ardaue gure aiña. Bidegintza egunian.
-Lasuenetan, Lasuenetik ekartzen ziñuen? Lasuenien, San Juen kalien, ha bodegatxua, Lasuenenien.
-Egun ona izango zan haura, ardauakin-eta.
-Bai. Ardaua-edo baltza behintzet. Ardaue... (Barreak).
-Andrak-eta auzolanik-eta ez, ezta?
-Nik bai, ni jueten nintzen, neu joan [bihoten] gurien.
-Alarguna, alargunduta zeunden?
-Ni alargunduta neuen berrogei urte, berrogeta batekin, ez, berrogei. Baiña hiru umegaz. Kalien, kalien, etxie erre xakun. Orduentxe etxie erre xakun, handik sei hillebetera hil zan gizona.
-Etxia erre jatzuen, basarrixa erre jatzuen?
-Bai, Berrixon.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia