Elorrio (Bizkaia)

Berriozabaletako iturri famatua

Berriozabaletako iturri famatua <p>Arropak garbitzeko, ura edateko, denerako erabiltzen zen lehenago iturria. Munarri antzekoak ditu, gainera. Gauean petrolioaz argi egiteko erabiltzen omen ziren. Isabel la Catolica ezagutu, Perun diruak egin eta jauregia eta iturria eraiki zuen herriko indianoaren istorioa. (Iturri Inka ere deitzen zaio iturri honi, Peruko inken iturri baten imitazioa ei delako)</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-018-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arropak garbitzeko, ura edateko, denerako erabiltzen zen lehenago iturria. Munarri antzekoak ditu, gainera. Gauean petrolioaz argi egiteko erabiltzen omen ziren. Isabel la Catolica ezagutu, Perun diruak egin eta jauregia eta iturria eraiki zuen herriko indianoaren istorioa. (Iturri Inka ere deitzen zaio iturri honi, Peruko inken iturri baten imitazioa ei delako)

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gero hemen itturrixa dau famosua.
-Elorrixon?
-Elorrixon ez, hementxe auzuen. Ikusi dozu?
-Ez.
-Ikusi biozu gero. Ikusikozu itturrixa sekula ikusi eztozun morukua.
-Zer dauka ba?
-Ura ona dau, baiña gero biherra eindda halantxek. Erropak garbitzeko lehenau auzo guztiko [...] danak hantxe. Ta erropak garbitzeko be danak hantxe, andra danak haraxe juten zien erropak garbitzen. Ura erateko be haraxe, ganauentako be haraxe, eta itturrixa elegantia. Gero daukoz munarrixek alde bixetan, harrizkuak; da munarrixek, eta munarrixek dauke erdixen zulotxo bat, da ha iñok eztaki zetako etorten dien han eta zetako dien be eztaki iñok ha munarrixa. Nik entzunda daukat gure uezabai, Bengoa, abogaua zan da, harek esate eban petrolixua ero holakua bota da gabien argi eitteko ha zulotxua. Zera bizi zan ba hemengo zeroi, fundadorioi ero zeroi. Hemen esateban harek, hemen etxien jaixo ei zan hor Herreritonian ero ba mutillen bat listo samarra zana. Historixioi itturrixana. Eta bialdu eben Madrillera estudixetan mutikuoi, eta estudixetan dauela mutikuoi, mutilla ixa eindda, mutikuoi, geixotu, txartu, hil bihar [...], elixakuek eruan otsazen, "viáticos". Han suertau zala "la reina Isabel la Católica". Joño, gaixuoi hantxe elixakuek-eta eruenda; berak be bisitta bat ein bihar otsala gaixuorri ero. Eta halantxe juen zan, nungua zan-da, ba Bixkaikua, famelixa pobrekua zala. Ba osatutakuan eitteko bisitta bat berai. Ta halantxe mutilla osatu eiñ ei zan. Ein otsan bisittia erregiñiorri eta esan i otsan erregiñiorrek estudixetako kolokauko dabela ta. Da halantxek estudixau ei eban, da orduko abogau karreria ero orduan akabau. Da Perura kolokauta bialdu eben. [...] Baiña ha be beren parajera etorri atzera, bertara etorri. Ta handik hona etorri eta in zittuen hori itturrixoi, hori etxioi palazixuoi, da hori ermittioi eta galtzadak hemetik Elorrixora ta San Austiñera, kamiñua, orduko zerak, galtzadak, aldamenien losak, erdixen gantxue ta galtzadak, elegantiek ein zittuen. Gero haren konserbaziñorako, galtzaden konserbaziñorako, itxi eban etxe bat hortxe, oiñ konejuen granjia dau han, eta ni etxia ezaututa nau han, etxia ondo ganauekin eta danekin. Eta harek emuten zittuen errentia aiuntamientuak itxi otsan haren kargu hartzeko, haren errentiaz galtzadak arregletako. Galtzadak elegantiek hemetik Elorrixora eta San Agustiñera gero hortik.
-Bixetara.
-Bai, bixetara. Harexek arregletako. Hor hortikaldekuek -orduen San Agustiñera elizara danak etorten zien-da- horrek eurok arreglau eitten zittuen, eta guk ez, guk bapez. Haren arregliaz aiuntamentuek euken ha kargua itxitta ha arregletako. Eta honaxe etorten zan horretxek Herrerito lehen esan doten horrek, horrek zien argiñek-eta orduen. Horretxek arregletan zittuen kaltzadak. Lau pezeta euken jornala egunien. Eta idixekin harritten eittie kanteratik sei pezeta, ta ni mutikua etorten nintzen, ta aguazilla etorten zan horraxe abixetan. Ta galtzadak egoten zien elegantiek.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia