Elorrio (Bizkaia)

Lehen tiroak eta kanoikadak

Lehen tiroak eta kanoikadak Arrasateko Garagartzatik botatako kanoikadak neska bat hil zuen auzoan. Beren etxea ez zuten, jo mendi tontor batek babesten zuelako.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-016-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Arrasateko Garagartzatik botatako kanoikadak neska bat hil zuen auzoan. Beren etxea ez zuten, jo mendi tontor batek babesten zuelako.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta lelengo tiruak edo bonbardeuak edo entzuten ziñuen hemendik?
-Intxortan.
-Eta Elorrixora ez zan ailegatzen kaiñonazoik edo?
-Bai. Lelengo kaiñonazua bota ebenien [...], eta abioiaz zintta bateaz eitten otsen kontraseiñia, abioneta bataz ta. Bota eben kaiñonazua ta, Guarda Zobillen kuartela apurtzia zan destinuoi, eta lelengo pasau ei(n) eben, aurreragoko taberna baten sartu zan, ta neskia jo eban ta iztarra kendu otsan, ta hil ein zan segiduan. Tetuanengua.
-Tetuango neskia?
-Tetuangua. Ta gero bigarren kaiñonazuak jo eban kuarteloi ta gehixao etzeben bota.
-Nundik botatzen zeben?
-San Prudentziotik, Bergatik.
-Joño! Urriñetik, e!
-Andrea-Handik hona, orduan denporetan?
-Bai. Hau etxiau dau biziik tontorra dauelako hor. Hona bota ebezen berrogei kaiñonazo baiño gehixao hona fraillietara, UHPko kuartelera. Baiña zelan mendixak ganetik, ganetik pasatzen zien.
- Bai, bai. Horregatik nahiko zeben tabernak eta kuartelak eta bazterrian ipini?
-Tabernia gerian euan bakarrik.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia